Iruñea-Noain aireportua

Wikipedia(e)tik
Iruñea-Noaingo aireportua» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iruñea-Noain
Iruñea-Noain
NAGE: PNA - NAZE: LEPP
Informazioa
Aireportu mota publikoa
Eragilea Aena
Hiria Iruñea, Nafarroa (Espainia)
Garaiera 458 m
Koordenatuak 42°46′12″N 1°38′47″W / 42.77000°N 1.64639°W / 42.77000; -1.64639Koordenatuak: 42°46′12″N 1°38′47″W / 42.77000°N 1.64639°W / 42.77000; -1.64639
Pistak
Norabidea Luzera (m) Gainazala
16-34 2.207 Asfaltoa
Estatistikak (2012)

Iruñeko aireportua Iruñeatik sei kilometrora kokatzen da, Noaingo udalerrian.

Eduki-taula

Historia[aldatu]

1930ean Iruñeko udalak aireportu bat eraikitzeko beharra ikusi zuen, eta horretarako Iruñetik sei kilometrora zegoen orube bat aukeratu zuten Noainen. Eraikitze lanak 1930eko hamarkadan zehar luzatu ziren, eta gerra zibilaren aurretik amaitu zen aireportua. Espainiako Gerra Zibilean zehar, Francoren tropek noizbehinka erabilitako aireportua, azkenik erabilpenik gabe geratu zen ondorengo urteetan.

1965ean Nafarroako Aerokluba sortu zen, eta hiru urte beranduago, Espainiako gobernuak 500 metroko luzerako pista bat eraikitzeko asmoa agertu zuen. Obrak hurrengo urtean hasi ziren eta 1970rako burutu zen pista berriaren eraikitzea. Bidaiaririk zuen lehen hegaldia 1972an burutu zen Madril eta Iruñea artekoa, Aviaco konpainiak buruturikoa. Hasieran asteroko hegaldi bakarra zena, haziz joan zen eta 1975rako hiru hegaldi zeuden Madrilen eta Iruñearen artean.

1992an bidaiarientzako terminal berria eraiki zen, guztira 2.600 metro karraturekin. 1992ko azaroaren 11ean inauguratu zen ofizialki. Urtebete beranduago, 400 autorentzako aparkaleku bat eraiki zen terminaletik gertu.

Aireportuan dauden hegazkin konpainiak[aldatu]

Lentoasema 673 right.svg Hegaldiak
Bartzelona-El Prat, Madril-Barajas
Bartzelona-El Prat

Azpiegiturak[aldatu]

Iruñea-Noain aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 2000-2012
Eguneratua: 2013ko otsailaren 13a.[1]
  • Aireratze pista bat (2.207 metro)
  • Bidaiarientzako terminal bat
  • 403 autoentzako aparkalekua
  • Kargarako terminal bat

Estatistikak[aldatu]

Urtea Bidaiariak Urtea Bidaiariak
2001 340.513 2007 500.097
2002 320.245 2008 434.477
2003 312.787 2009 335.590
2004 321.418 2010 291.264
2005 342.614 2011 238.380
2006 375.308 2012 190.295


Hegaldiak bidaiarien arabera[aldatu]

Bidaiari gehien izandako hegaldiak – 2012 / 2011
Postua Hiria 2011n 2012an Aldaketa Airelineak
1 Flag of Spain.svg Madril, Espainia 174.795 146.668 %16,09 Iberia, Air Nostrum
2 Flag of Catalonia.svg Bartzelona, Katalunia 34.751 25.248 %27,35 Air Nostrum
3 Flag of Spain.svg Lanzarote, Espainia 1.275 3.503 %174,75 Orbest Orizonia Airlines
4 Flag of Spain.svg Palma, Espainia 1.563 3.066 %96,16 Charter
5 Flag of the Czech Republic.svg Praga, Txekiar Errepublika 1.048 701 %33,11 Charter

Ikus, gainera[aldatu]

Erreferentziak[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]