Iruñeko Udala Iruñea hiria gobernatzen duen instituzioa da. Horren buruan alkatea dago, zein 1979tik aurrera hauteskunde unibertsalen bidez aukeratzen den. Egungoa UPNko Enrique Maya da. Udaletxea Udal Plazan dago kokatuta, Iruñeko Alde Zaharrean.
Hauek izan dira Iruñeko azken alkateak:
[aldatu] Iruñeko udalerako hauteskundeak
1976ko hauteskundeak
| ALDERDIAK |
BOTOAK |
ZINEGOTZIAK |
| PSOE |
%23,92 |
7 |
| UCD |
%22,89 |
7 |
| HB |
%20,16 |
6 |
| UPN |
%15,10 |
5 |
| EAJ |
%6,20 |
2 |
Alkatea: Francisco Javier Erice Cano (PSOE). Iruñeko demokraziako lehenengo alkatea, Franco hil ondoren. Bere alkatetza motza izan zen, 1976ko otsailaren 1etik, urriaren 10era arte. Bere ordez, Tomas Caballero alkatea izan zen, FNI alderdiarekin (Frente Navarro Independiente).
1979ko hauteskundeak
| AURKEZTUTAKO ALDERDIAK |
% BOTOAK |
LORTUTAKO ZINEGOTZIAK |
| UCD |
%23,92 |
8 |
| HB |
%22,89 |
7 |
| PSOE |
%17,16 |
5 |
| UPN |
%15,10 |
5 |
| EAJ |
%6,20 |
2 |
Alkatea: Julian Balduz (PSOE) izan zen, 1979ko hauteskundeetan, Madrilgo presidentzia zeukan UCD alderdiak boto gehienak izan zituen arren, 27 zinegotzitik 8. Bigarrenak HB izan zen, 7 zinegotzirekin. Hirugarrena PSOEk 5 zinegotzi eskuratu zituen, eta hauen atzean UPN beste 5ekin. EAJk 2.
Sozialistak alkatetzara ailegatu ziren ezkerreko alderdien eta nazionalisten laguntzarekin. Patxi Zabaleta buru zuen HBk sozialisten alde bozkatu zuen UCDk boterea lor ez zezan. Balduz, Iruñeko alkate gateena iza da, 32 urterekin.
1983KO HAUTESKUNDEAK
| AURKEZTUTAKO ALDERDIAK |
BOZKEN % |
LORTUTAKO ZINEGOTZIAK |
| PSN-PSOE |
%35,18 |
11 |
| UPN |
%22,75 |
7 |
| HB |
%14,12 |
4 |
| AP-PDP-UL |
%13,64 |
4 |
| EAJ |
%6,23 |
1 |
Alkatea: Julian Balduz (PSN-PSOE). 1983ko hauteskundeetan Julian Balduz berriro aukeratuta atera zen, oraingo honetan PSN-PSOEren izenean, urte horretan PSNk PSOEn barnan autonomia lortu baitzuen.
1987KO HAUTESKUNDEAK
| AURKEZTUTAKO ALDERDIAK |
BOZKEN % |
LORTUTAKO ZINEGOTZIAK |
| UPN |
|
7 |
| PSN-PSOE |
|
7 |
| HB |
|
6 |
| CDS |
|
3 |
| EA |
|
2 |
| AP |
|
1 |
| UDF |
|
1 |
Alkatea: Javier Chourraut (UPN). 1987ko hauteskundeetan, lehenengo bi taldeen artean, UPN (oraindik AP -egungo PP- alderdiarekin batu gabe) eta PSN-PSOE) berdinketa gertatu zen zinegotzien kopuruari zegokionez, zazpina. Alkatetza UPNrentzat izan zen, PSNk baino 150 boto gehiago jaso baitzituen.
Alkatea: Alfredo Jaime Irujo (UPN-PP). Alkatetza zerrenda bozkatuarentzat izan zen, UPNrentzat hain zuzen ere. Oraingo honetan, Alderdi Popularrekin batera aurkeztuta, hautagaia Alfredo Jaime izan zen.
Alkatea: Javier Chourraut (CDN). Hauteskunde hauek arestian UPNren barruan gertaturiko zatiketak markatu zituen. Zatitutako adarrak, CDNk hain zuzen ere, alkatetza eskuratu zuen, udalean sarrera ederra egindakoan eta bigarren indarra bihurtutakoan. UPNk alkatetza jaso ez zezan, PSNk zein NEBk bozkatuta, Javier Chourrautek alkatetza bigarren aldiz eskuratu zuen, oraingo honetan sortu berriko alderdiarekin.
Alkatea: Yolanda Barcina (UPN-PP). 1999ko hauteskunde hauetan, UPNk zerrenda bozkatuena izaten jarraitu zuen. Euskal Herritarrok plataformak bigarren postua lortu zuen, 6 zinegotzi lortuta eta PSN hirugarren postura igoaraziz. CDNk eta NEBk 3 eta 2 eskuratu zituzten hurrenez hurren. UPN eta CDNren arteko itunak alkatetza Yolanda Barcinari eman zion, Iruñeko lehendabiziko emakumezko alkatea bihurtuz.
Alkatea: Yolanda Barcina (UPN-PP). Zinegotzi bat gehiago jasota, UPN lehendabiziko indar politikoa zen berriz. Batasunak ezin izan zuen bere burua aurkeztu, legez kanpo baitzegoen. Iruñea Berria hautagaitzari ere debekatu zitzaion. Honek, hala ere, bere aldeko botoa eskatu zuen (ofizialki boto nulotzat jo zena). Boto nulo horretan oin hartuz, Iruñea Berria plataformak zinegotzi bat aldarrikatu zuen Iruñeko Udalean. PSN bigarrena izan zen, 5 eserleku lortutakoan, NEBk 3, eta EAJ-EAk, Aralarrek eta CDNk bina. UPN eta CDNren arteko hitzarmena berrituta, Yolanda Barcinak jarraitu zuen alkatetzan.
2007KO HAUTESKUNDEAK
| AURKEZTUTAKO ALDERDIAK |
BOZKEN % |
LORTUTAKO ZINEGOTZIAK |
| UPN-PP |
%42,86 |
13 |
| Na-Bai |
%26,26 |
8 |
| PSN-PSOE |
%15,23 |
4 |
| ANV |
%6,06 |
2 |
| IUN-NEB |
%4,14 |
0 |
| CDN |
%3,53 |
0 |
Alkatea: Yolanda Barcina (UPN-PP). UPNk aurreko hauteskundeetan lortutako zinegotzien kopuruari eutsi zion. Uxue Barkos zerrendaburua zeukan Nafarroa Baik, aurkezten zen lehenengo aldian, udaleko bigarren indarra bihurtu zen, 8 zinegotzi lortuta. PSNk eta ANV-EAEk -Iruñean aurkeztea zuenak- 4 eta 2 hurrenez hurren. CDN eta NEB ordezkaritzarik gabe geratu ziren. Honela, ezin izan zen lehengo bi legegintzalditako ituna berretsi. PSNk gobernu alternatiboa lortzeko giltza zeukan, baina, azkenean, abstenitzean, Yolanda Barcinak hirugarren aldiz jarraian alkatetza lortu zuen.
Alkatea: Enrique Maya (UPN). UPNk eta PPk batera aurreko hauteskundeetan lortutako zinegotzi kopuru bera lortu zuten, eta gauza bera gertatu zen NaBai eta Bilduren batuketarekin (aurrekoetan NaBai + ANV). PSNk zinegotzi bat galdu zuen, Ezkerraren mesedetan, eta CDNk galdu zuen ordezkaritza. Alkateak guztira 13 aldeko boto lortu zuen (UPN + PP), Uxue Barkos beste hautagaiaren aurretik geldituz (11 aldeko boto: NaBai, Bildu eta Izquierda-Ezkerra).
[aldatu] Ikus gainera
[aldatu] Kanpo loturak