Iruñeko Udaltzaingoa
Wikipedia(e)tik
| Iruñeko Udaltzaingoa Policía Municipal de Pamplona |
|
|---|---|
| Sorrera | 1964 |
| Mota | Udaltzaingoa |
| Eremua | |
| Udaltzainburua | Simón Santamaría |
| Erakunde arduraduna | Iruñeko Udala |
Iruñeko Udaltzaingoa (ofizialki, gaztelaniaz eta euskaraz Policía Municipal de Pamplona/Iruñeko Udaltzaingoa) Iruñeako udalerriko udaltzaingoa da. 2008 urtean 419 kideek osatzen zuten udaltzain taldea.
Udaltzainak Sanferminetan.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Oraingo udaltzaingoak 1545ean egin zituen lehen urratsak. Izan ere, Iruñearen muga geografikoei buruzkoa den urte hartako testu batean, herri segurtasunaz arduratzen den talde antolatu bat aipatzen da: Landa Polizia, superintendente batek zuzendua. Hala ere, 1964ko urtarrilaren 8an bateratu zituzten ordu arteko Landa Polizia eta Hiri Guardia (Guardia Urbana), eta halaxe sortu zen egungo Iruñeko Udaltzaingoaren Gorputza.
[aldatu] Gertaera aipagarriak
Azken 40 urteetako gertakari aipagarrienen artean hauek ditugu:
- 1973 - Emakumezko lehenengo 4 udaltzainak ditugu.
- 1983 - Julian Balduz Iruñeko alkate izanik, udaltzaingoaren mentalitatea aldatu zen: polizia-patruilak eta auzo-patruilak banatu ziren polizia profesionalizatuz. Halaber, lehen aldiz kopuru handiko promozio bat jarri zen martxan (65 udaltzain).
- 1992 - Udaltzaingoa berrantolatu zuten, polizia judiziala martxan jarri, eta Salaketa eta Ikerketa Bulegoa ireki.
[aldatu] Udaltzainburuak
| Iruñeko udaltzainburuak | |
|---|---|
| 1964 - 1966 | Valeriano Navarro Miranda |
| 1966 - 1968 | Eduardo Fernández Ortega |
| 1968 - 1989 | Ignacio Moreno Erro |
| 1989 - 1990 | Félix Eguren Oporto |
| 1990 - 1995 | Ignacio Franco de Carlos |
| 1995 - 1999 | Jesus Ganuza Armendaritz |
| 1999 - .... | Simón Santamaría Cebada |