Iruñeko katedrala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iruñeko Andre Maria Erreginaren katedrala
IruñaKatedrala.JPG
Andre Maria Erreginaren katedralaren fatxada.
Udalerria  Nafarroa, Iruñea
Herrialdea  Euskal Herria
Koordenatuak 42°49′11″N 01°38′27″W / 42.81972°N 1.64083°W / 42.81972; -1.64083Koordenatuak: 42°49′11″N 01°38′27″W / 42.81972°N 1.64083°W / 42.81972; -1.64083
Garaia XV. mendea
Iruñeko katedrala non dagoen adierazten duen Iruñea erdiguneko mapa
Iruñeko katedrala

Iruñeko Andre Maria Erreginaren katedrala XV. mendean Iruñeko Alde Zaharrean eraikitako katedral gotikoa da. Orube berean, lehenago, katedral erromaniko bat eta, ziur asko, kapitolio erromatarra ere egon ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1100 eta 1127 artean katedral erromanikoa eraiki zen. Gehiena, ordea, 1390ean erori zen. Fatxadak eta burualdeak baino ez zuten zutik iraun. Katedral berria eraikitzeko lanak berehala hasi eta XVI. mende hasieran amaitu zuten. Klaustro berria 1290 eta 1350 artean eraiki zen. Klaustro gainekoa 1472an bukatu zuten. Barbazan kapera eta jangela, berriz, 1330ean. Sakristiak XVII. mendekoak dira. Gaur egungo fatxada 1784 eta 1802 artean eraiki zen, XVIII. mendera arte iraun zuen fatxada erromanikoa ordezkatzeko. Fatxada berria Ventura Rodríguez arkitektoaren diseinuari jarraikiz egin zen, estilo neoklasikoan, Santos Angel Otxandategi durangarraren obra-zuzendaritzapean.

Iruñeko katedralean, Erdi Aroko penintsulako arkitektura eta, oro har, arte- estilo bat baino gehiago biltzen dira. Alabaina, frantses eraginpeko gotikoa nagusitzen zaie gainerako estilo guztiei. Obrak herritarrek beren borondatez emandako diruarekin hasi ziren; Iruñeko apezpiku zen Arnaldo Barbazangoak eman zien jarraipena, eta evreuxtarrek bukatu zituzten.

Monumentu-multzo honen barnean hiru zati nagusi bereizi behar dira: katedralaren beraren nabea, klaustroa eta elementu osagarri edo apaingarriak.

Katedralaren nabearen berreraikuntza 1394. urtean hasi zen, Karlos III.a Noblearen erregetzaren garaian. Ondoren, Martin Zaldakoa prelatuak San Martinen kaperaren eta Ebanjelioaren aldeko nabearen bi zatiren eraikuntza ordaindu zuen. Lancelot apezpikuaren garaian, berriz, alde horretako gurutzaduraren zimenduak bota ziren. Antso Oteitzakoak, erregearekin erdi bana, Epistolaren nabea eraiki zuen. Eta erdiko nabearen obrak, Karlos III.a erregeak hasi zituenak, Blanka II.a erreginaren garaian amaitu ziren. Agaramontar eta beaumontarren arteko gerra zela-eta, obrak geldirik egon ziren, baina, ondoren, Joan Albretekoa erregeak jarraipena eman zien, eta Alessandro Cesarini Iruñeko artzapezpiku zela amaitu ziren erabat.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedralak hiru nabe ditu; albokoen aldean erdikoa da zabalena eta garaiena.

Alboko nabeetan garaiera bereko hainbat kapera dago, kontrahormaren eta gurutzadura zeharkatzen duen nabearen artean kokaturik. Burualdean, kapera nagusia dago, oin pentagonal irregularrekoa, eta absidea inguratzen duen lau parteko nabe bat. Tenpluaren barneko aldea apaindura gutxikoa da.

Argia erdiko nabe gaineko eta alboetako kaperetan dauden hutsuneetatik sartzen da. Oro har, katedral honetako arkitektura- ezaugarriak ezin dira Iberiar penintsulako besteren batean aurki daitezkeenekin parekatu.

Klaustroa, berriz, aurrez zegoen estilo erromanikoko beste baten gainean eraikitakoa da; frantses eraginpeko estilo gotikokoa da, eta Europako ederrenetakoa estilo berekoen artean.

Arnaldo Barbazangoa artzapezpikua izan zuen bultzatzailerik handienetakoa, nahiz eta Karlos II.a eta III.a erregeen garaian bukatuko zen. Lau ibilbide ditu, sei zatikoa bakoitza, eta landare-motibozko apaindura aberatsa du arku eta kapiteletan.

Klaustroko hegoaldeko ibilbidean Ate Ederra dago, egundoko arte-kalitatea duena. Ibilbide horretan bertan, jantokira (gaur egun, elizbarrutiko museoa denera), ematen duen aurrekoaren antzeko beste ate bat dago. Aurrerago, sukaldeko sarrera dago, oin laukizuzena eta zortzi aldeko ganga piramidala duena; Europan aurkitu daitezkeen handienetarikoekin aldera daiteke, bere neurri eta handitasunagatik. Klaustro horretara ematen duen beste elementu bat Barbatana kapera da, oin karratukoa eta izar-ganga duena.

Kaperaren erdian Barbazanen hilobia dago, Borgoinako estiloan egina, baina hura hil eta urte batzuk geroago egindakoa.

Katedralean lurperatutakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako erregeak eta familiakoak:

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iruñeko katedrala Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]