Iruñeko zezen plaza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iruñeko zezen plaza
Plaza de Toros de Pamplona.JPG
Zezen plazaren kanpoaldea, Iruñeko entzierroaen atea.
Udalerria  Nafarroa Iruñea, Nafarroa
Herrialdea  Euskal Herria
Koordenatuak 42°48′57.12″N 1°38′22.37″W / 42.8158667°N 1.6395472°W / 42.8158667; -1.6395472Koordenatuak: 42°48′57.12″N 1°38′22.37″W / 42.8158667°N 1.6395472°W / 42.8158667; -1.6395472
Garaia 1920
Helbidea Bigarren Zabalgunea,
Labriteko jaitsiera
Iruñeko zezen plaza non dagoen adierazten duen Iruñea erdiguneko mapa
Iruñeko zezen plaza

Iruñeko zezen plaza zezenketak egiteko 1920an Bigarren Zabalgunean eraikitako zezen plaza da, Labriteko jaitsieran. Nafarroako zezen plazarik handiena eta munduan laugarren handiena da (egun, azken erreforma eta gero, 19.000 ikusleentzako tokia du). Urtero uztailaren 7tik 14ra ospatzen diren Sanferminetako entzierroei esker famatua da. Musika jaialdiak eta beste ikuskizunak ere egiten dituzte bertan.

Eraiki zutenetik, jabea Iruñeko Erruki Etxea da, bertan egiten diren ikuskizunen antolatzailea ere badena[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigantxak Sanferminetan

Francisco Urkola arkitekto donostiarrak eraiki[1] eta1922ko uztailaren 7an, Sanferminetan, zabaldu zuten, 13.620 lagunentzako tokia zuena.[2]. Diseinu klasikoa bazuen ere, eraikuntzako materialak modernoak izan ziren, tartean hormigoi armatua. Alde nagusia garaipen-arku baten itxura du, gainean galeria plateresko eta pizkundetarra duena[3]

1966an Rafael Moneo arkitektoak eta Carlos Fernández Casado ingeniariak erreformatu[1][3] eta 19.529 lagunentzako tokia lortu zuen[2]

Jatorrizko teilaren ordez, 1980ko hamarkadaren hasieran berdez pintatutako xafla metalikoa ipini zuten, iruindarren gustukoa ez dena[3].

2004 eta 2005ean, segurtasuna zela eta, lanak egin eta ikusleentzako lekua gutxitu zuten[1]. Lanak egitean 1852. urtera arte Nabarreria hornitzeko iturria, XVI. mendeko ubidea[4] eta zubia eta harresien teileria[5] aurkitu zituzten.

Antzinako zezen plazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazaren horman dagoen armarri errepublikarra.

Iruñean eraikitako lehendabiziko zezen plaza iraunkorra 1844an egin zuten. 1849an bota eta 1852ko Sanferminetarako beste bat zabaldu zuten, tartean behin-behinekoa erabiliz.

Antzinako zezen plaza Karlos III.a eta Nafarroako Gorteak kaleen bidegurutzean zegoen. Iruñeko Bigarren Zabalgunea eraiki zenean, 1920an Udalak eta Misericordiak beste plaza berri bat eraikitzea erabaki zuten 1922. urterako. Berria zabaldu baino lehen antzinakoa botatzearen eztabaida 1921eko abuztuaren 12an bukatu zen. Orduan antzinako plaza erre egin zen, batzuek eragindako sutea izan zela esan bazuten ere ez zen inoiz frogatu.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Iruñeko zezen plaza
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa