Irun

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Irun

GipuzkoaGipuzkoa
Irun
Irun eta Hondarribia Aiako Harritik ikusita.
Irungo armarria
Izen ofiziala Irun
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Bidasoaldea
Alkatea Jose Antonio Santano
(PSE-EE-EE)
Herritarra irundar
Koordenatuak 43°20′16.13″N 1°47′19.72″W / 43.3378139, -1.7888111 (Irun)Erioll world.svg Koordenatuak: 43°20′16.13″N 1°47′19.72″W / 43.3378139, -1.7888111 (Irun)

Gipuzkoa municipalities Irun.JPG

Eremua 42.8 km2
Garaiera 21 m.
Euskaldunak  %32,15 (2001)
Distantzia 18 km. Donostiara
Postakodea 20300 - 20305
Biztanleria 61,419 bizt (2008)
Dentsitatea 1.423,22 bizt/km²
Sorrera Oiasso (?) herrixka baskoia
portu erromatarra. Hondarribitik independizatua.
www.irun.org

Irun Gipuzkoako bigarren hiria da eta Euskal Herriko zazpigarren hiririk populatuena da.

Irunen Gipuzkoak Lapurdirekin eta Nafarroarekin ditu mugak. Izan ere ipar ekialdean kokaturik baitago Gipuzkoan.

Irunen kokatzen da Espainia eta Frantziaren arteko muga eta pasabidea, Pirinioetako ekialdean. Egoera honek sakonki eragin du Irungo jarduera ekonomikoa eta soziala. Erdi Aroan, muga zaintzeko funtzioa zuen Irunek, horregatik haren armarrian "Vigilantiae Custos" latinezko esaldia irakur daiteke. Ikuspuntu militarraren arabera, garrantzi handiko tokia ziren Irun eta Hondarribia eta horregatik Karlos V. gaztelua eta Gaztelu Zaharra topatu daitezke bi herrietan. Geroago trena sortu zuten, eta Madril eta Parisko trenen lotura Irunen dago. Espainiako eta Frantziako errepide eta batez ere autobide sareek bat egiten dute Irundik oso gertu, Biriatun.

Hiriaren ekonomia Frantzia eta Espainiaren arteko mugaren garrantzian oinarritzen da, eta horren erakusgarri, Behobia barrutia da, bertan ZAISA dorrea deituriko ofizina dorrea martxan dagoela. Bi estatu horien arteko mugarik garrantzitsuena da, Kataluniako La Jonquerarekin batera. Garraio-, trenbide- eta logistika-lotune nagusia ere bada, industria- eta merkataritza-gunea izateaz gain.

61.419 biztanle zituen 2008an.

Irungo udaletxea

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Mugakideak

Bera eta Lesaka (Nafarroa), Oiartzun, Lezo eta Hondarribia (Gipuzkoa) eta Hendaia, Urruña eta Biriatu (Lapurdi) mugakide ditu.

[aldatu] Auzoak

[aldatu] Historia laburra

Irungo aurreneko biztanleen jatorria guztiz ezezaguna dugu gaur egun; arkeologiako azken indusketen arabera, berriz, Erromatarrak izan ziren nagusi Irunen sorreran(agian, Oiasso bera).

1200. urte arte Nafarroako Erresumaren parte zen baina orduz geroztik Gaztelako Erresumaren menpe geratu zen.

Urte askotan, Irun Hondarribiaren menpe izan zen. 1203. urtean, Gaztelako Alfontso VIII.ak Hondarribiari eman zion Hiri-gutunean aipatzen da Irun, idatziz lehenengo aldia. Hiri-gutuna 1203ko apirilaren 18an izenpetu zen, Palentzia hirian. Orduz geroztik, "Irun-Urantzu Unibertsitateak" berezko eskumenak izan zituen arlo politiko, ekonomiko eta militarrean, baina arlo zibil eta kriminalak Hondarribiaren menpe jarraitu zuen, harik eta Karlos III.a Espainiako Erregeak, 1766ko otsailaren 26an izenpeturiko errege-zedularen bidez, Irun-Urantzuri independentzia eman zion arte.

Gatazka militar bat baino gehiago izan dira Irunen. Horietako bat, gaur arte ekainaren 30ean urtero ospatzen den San Martzialeko guda da. 1522. urtean gertatu zen guda hori eta handik gutxira, jaia bilakatu zuten irundarrek, harik eta, urteen poderioz, alardea Irunen sortu zuten arte.

1659. urtean "Pirinioetako Bakea" sinatu zuten Konferentziako Uhartean edo Konpantzian, Behobian. Bakea Frantziako erregearen (Eguzki Erregea) eta Espainiako Maria Teresa infantaren arteko ezkontzarekin berretsi zen. Hala ere, bakeak ez zuen luzaroan iraun.

1813an, San Martzialeko bigarren gudaa izan zen, Espainiako Independentzia gerra zela eta. Hartan, Wellingtongo dukeak gidatzen zituen espainiar-ingeles-portugaldar osteek penintsulatik bidali zituzten Napoleonen soldaduak.

Hurrengo urtean, 1805. urteaz geroztik Nafarroa probintziaren barnean egon ondoren, Irun Gipuzkoako herri bihurtu zen berriro ere eta lurralde horretan jarraitzen du gaur arte, nahiz eta 1936ko gerra amaituta Nafarroaren parte izatearen aldeko iritzia gorpuztu zen gizarte sektore minoritario batean. Irunek liskar gehiago ere bizi izan zituen, hala nola 1837 eta 1874 urteetan izan ziren karlistadak. Horien ostean, 1936ko Espainiako Gerra Zibilak hiriaren gehiena suntsituta utzi zuen.

Irunek Hondarribia eta Hendaiarekin batera Txingudiko metropoli-eremua osatzen du, 120.000 biztanle inguru dituena.

[aldatu] Irungo tituluak

Hiriaren leloa: Vigilantiae Custos

Honako titulu hauek azaltzen dira Irungo armarrian: Hiri Noblea eta Leiala, Meritu handikoa eta Eskuzabala, Heroikoa, Humanitarioa.

[aldatu] Ikustekoak

Junkaleko Andre Mariaren eliza, Eskoletako karrikatik ikusia

[aldatu] Zerbitzuak

[aldatu] Festak

[aldatu] Irundar ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Irun