Irunberriko arroila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Irunberriko arroila
Foz lumbier.jpg

Irunberriko arroila

Koordenatuak 42°37′48″N 1°17′59″W / 42.63°N 1.29972°W / 42.63; -1.29972Koordenatuak: 42°37′48″N 1°17′59″W / 42.63°N 1.29972°W / 42.63; -1.29972
Mendilerroa Leire
Ohiko bidea Irunberritik (Nafarroa)
Irunberriko arroila is located in Euskal Herria
Irunberriko arroila

Irunberriko arroila Nafarroan, Irunberri udalerriaren alboan kokaturik dagoen arroila da, Iruñetik 35 kilometrotara.

Laburra baina oso interesgarria den haitzebakia da, Irati ibaiak bertako kareharria erosionatuz eratu duena. Kilometro bateko luzera du eta 150 eta 400 metro arteko altuera.

Historian zehar, gizakiak ezin izan du bertara heldu topografia malkartsua zela medio, XX. menderarte, Zangotza eta Iruñea lotzen zituen trenbidea egin zen arte. Gaur egungo bidea, antzinako trenbide horrek (1955. Urtean itxi zen) zabalduriko bide berbera da. Arroilaren hegoaldeko muturrean dago kokaturik Deabruaren zubia.

Naturari dagokionez, erreserba naturala da, bertan kokaturik baitago hegazti harrapakarien kolonia garrantzitsu bat.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak