Irura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Irura

 Gipuzkoa
Izen ofiziala Irura
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Tolosaldea
Alkatea Ainhoa Ugalde Gorostiaga (Bildu)
Herritarra irurar
Koordenatuak 43°10′3″N 2°4′7″W / 43.1675°N 2.06861°W / 43.1675; -2.06861Koordenatuak: 43°10′3″N 2°4′7″W / 43.1675°N 2.06861°W / 43.1675; -2.06861

Gipuzkoa municipalities Irura.JPG

Eremua 2,99 km2
Garaiera 65 m
Distantzia 21 km Donostiara
Posta kodea 20271
Biztanleria 1.619 bizt (2011)
Dentsitatea 541,47 bizt/km²
Sorrera 1845
http://www.irura.net/

Irura Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldeako eskualdean dagoen udalerria da. 2008an 1.418 biztanle zituen.

Bestela, UEMAko kidea da.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Irura Tolosaldearen iparraldean dago, iparraldean eta ekialdean Villabonarekin egiten du muga, ipar-mendebalde eta mendebaldean Anoetarekin, eta Tolosarekin hegoaldean. Gipuzkoako hiriburutik 21 kilometrora dago.

Oria ibaiak udalerria zeharkatzen du.

[aldatu] Historia

Erdi Aroan Irura laborantza-herria zen, Oria ibaiaren ondoan kokatua. 1385eko abuztuaren 4an, Irurak Tolosako hiribilduarekin bat egin zuen Ahaide Nagusien eredu feudalari aurre egiteko eta nekazariak hauengandik babesteko. Hala ere, Irurak herri-basoen jabegoa mantendu eta bere eremua bereizteko mugarriak jartzen jarraitu zuen.

1845. urtetik aurrera, Isabel II.aren erreformaren ondoren, Irura udalerri bihurtu zen berriz ere.

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
398 372 398 515 545 627 664 874 702 632 910 1.515

[aldatu] Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Ainhoa Ugalde hautatu zuten alkate.

[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak

Irurako udalbatza

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua[1]
Bildu
8
489 (%70,56)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
1
120 (%17,32)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
-
54 (%7,79)
Alderdi Popularra (PP)
-
30 (%4,33)

[aldatu] 2007ko udal hauteskundeak

Bakarrik PSE-EE eta PP alderdi politikoak baino ezin ziren aurkeztu, Espainiako Auzitegi Gorenak Abertzale Sozialistak eta EAEren hautes-zerrendak baliogabetu baitzituen. Hori dela eta, aurreko alkateak, Marimi Ugaldek, boto zuria eskatu zuen. 971 lagunek zuten bozkatzeko aukera eta hauek izan ziren emaitzak:

  • Zuriak: 562 boto.
  • Baliogabeak: 14 boto.
  • PSE-EE: 18 boto.
  • PP: 12 boto.
  • Abstentzioa: %37,59a.

Bi alderdi politiko horiek zinegotziak izateko botoen %5a lortu behar zutenez, ezin izan zuten udal talderik sortu eta beraz alkatetza Marimi Ugalderen, aurreko alkatearen, esku geratu zen.

[aldatu] Alkateak

Alkatea Agintaldia Alderdia
Marimi Ugalde Zabala 1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011
HB
HB
EH (ilegalizatua)
EAE (ilegalizatua)
Ainhoa Ugalde 2011- jardunean Bildu

[aldatu] Ondarea

  • San Migel parrokia
  • Udaletxea
  • Laskibar baserria
  • Agerre baserria.
  • Larriturri baserria

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Irura
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak