Iruraitz-Gauna
|
Iruraitz-Gauna |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Iruraiz-Gauna |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Agurain |
| Alkatea | Fernando Perez de Onraita Ortiz (EAJ) |
| Herritarra | iruraiztar, gaunar |
| Koordenatuak | 42°49′52″N 2°28′30″W / 42.83111°N 2.475°WKoordenatuak: 42°49′52″N 2°28′30″W / 42.83111°N 2.475°W |
| Eremua | 47,13 km2 |
| Garaiera | 638 m |
| Distantzia | 19 km Gasteiza |
| Posta kodea | 01193 |
| Biztanleria | 534 bizt (2011) |
| Dentsitatea | 11,33 bizt/km² |
| Sorrera | 1967 |
| http://www.iruraiz-gauna.com | |
Iruraitz-Gauna[1] Arabako ekialdean dagoen udalerria da, Aguraingo Kuadrillakoa. Gasteiztik 19 bat kilometrora dago.
Azalerari dagokionez nahiko handia izan arren (47.13 km2), udalerriak izan duen historia dela eta, oso egituratze-fisiko konplexua eta zatitua dauka, Euskal Herriko udalerririk zatikatuenetarikoa izaki.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala
638 metroko garaieran kokatzen da, Entziako mendilerropean.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Barrundia.
- Hegoaldean: Arraia-Maeztu.
- Ekialdean: Agurain.
- Mendebaldean: Dulantzi eta Donemiliaga.
[aldatu] Historia
XIII. mendearen inguruan sortu zuten Iruraizko Ermandadea, baina gaur egun arte iraun duen agiririk zaharrena 1502ekoa da. Ermandadea hiru udalerrik osatzen zuten, Dulantzik, Burguk eta Iruraitz berak.
Udaletxea Azilun eraiki zuten 1779an, eta 1967ko otsailaren 5ean gaur egungo udalerria osatu zuten, Iruraitz eta Gauna udalerri ohiek bat egin zutenean. Gauna eta Erentxun izan ezik beste herri guztiak Iruraitz udalerri zaharrean zeuden.
[aldatu] Demografia
Udalerriak guztira 500 biztanle baino gutxiago ditu gaur egun, azken hamarkadotan, inguruko beste udalerri batzuk bezala, biztanleak gutxinaka baina etengabe galduz doala.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Hamaika herrik osatzen dute Iruraitz-Gaunako udalerria:
- Alaitza
- Arrieta
- Azilu (herriburua)
- Erentxun
- Ezkerekotxa
- Gauna
- Gazeo
- Gereñu
- Jauregi
- Langarika
- Trokoniz
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| * | * | * | * | * | * | * | * | 706 | 477 | 425 | 440 | 474 |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Jaiak
- Ekainaren 24an, San Juan eguna ospatzen da Azilun, herri-bazkaria eginez.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Gaunako San Bitor baseliza.
- San Martin Tourskoaren eliza, Gazeon.
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza, Alaitzan.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz)(Euskaraz) Iruraitz-Gaunako udal-webgunea
- (Gaztelaniaz) Iruraitz-Gauna Auñamendi entziklopedian
| Iruraitz-Gaunako herriak | ||
|---|---|---|
|
Alaitza • Arrieta • Azilu • Erentxun • Ezkerekotxa • Gauna • Gazeo • Gereñu • Jauregi • Langarika • Trokoniz |
||
|
|||||||||||