Irurtzun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Irurtzun

 Nafarroa Garaia
Irurtzun udalerriaren urrutiko ikuspegia. Atzealdean, Bi Haizpeko igarolekua ageri da.
Irurtzun udalerriaren urrutiko ikuspegia. Atzealdean, Bi Haizpeko igarolekua ageri da.
Irurtzungo bandera

Irurtzungo armarria

Izen ofiziala Irurtzun
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Sakana
Alkatea Juan José Iriarte Vitoria (NaBai 2011)
Herritarra irurtzundar
Koordenatuak 42°55′8″N 1°49′40″W / 42.91889°N 1.82778°W / 42.91889; -1.82778Koordenatuak: 42°55′8″N 1°49′40″W / 42.91889°N 1.82778°W / 42.91889; -1.82778

Nafarroa municipalities Irurtzun.PNG

Eremua 4,00 km2
Garaiera 484 m
Distantzia 20 km Iruñera
Posta kodea 31860
Biztanleria 2.302 bizt. (2012)
Dentsitatea 575,5 bizt./km²
www.irurtzun.es http://www.irurtzun.es/eu/index.aspx www.irurtzun.es

Irurtzun[1] Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Iruñeko merindadean dagoena, Iruñetik 20 kilometro ipar-mendebaldera. 2.302 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldan.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irurtzun Sakana ibarrean eta Arakil eta Larraun ibaiak lotzen diren lekuan dago. Duen lekua estrategikoa da, bertatik mendebaldera, Sakanara eta Gasteiza joan daitekeelako, eta Gipuzkoara jaisteko dagoen bide bakarraren hasiera delako, Bi Haizpeak igarolekutik Leitzarana.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irurtzunek klima mediterraneoaren eta atlantikoaren arteko trantsizioko klima dauka. Urteko batez besteko prezipitazioak 1.200 eta 1.400 mm artekoak dira, eta urtean gutxi gorabehera 140 egun euritsu ditu. Batez besteko tenperatura 12 gradukoa da, eta aldaketa termikoa txikia da urte osoan zehar. Udalerriaren iparraldean dauden Bi Haizpe mendiek, baldintzatu egiten dute Irurtzungo klima, prezipitazio urriagoak eta uda garaian hilabete lehor bat eraginda.

Trantsizio klima denez, zuhaitz espezie ugari hazten dira herriaren inguruan, haritza, zumea eta pagoa, batez ere Erga mendian. Larraun ibaiaren ertzetan, hurritza, sahatsa, zumea, eta haltza hazten dira.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irurtzunen, itsasoaren mailatik 447 metrora, Nafarroako gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak duen kokapen estrategikoa dela eta, historian zehar gerrate eta borroka ugari izan dira Irurtzunen.Erdi Aroan Aizita izeneko gaztelu bat izan zen Biaizpak haitzetako lekuren batean, gaztelu hori 1415. urtean suntsitu zen, inguruko bizilagunak beste norabaitera bizitzera joan zirela. 1512. urtean "Irurtzungo gudua" delakoa izan zen Oskiako pasabidean. Gaztela erreinuko inbaditzaileek, Albako dukea buru zutela, Nafarroako erresuma defendatzen zuen armada garaitu zuten.

XVIII. mendearen amaierarako, Konbentzio Gerra hastean, Frantziako armadak herria menderatu eta bertako ganadua eta nekazariek hazitako produktuak bere hartu zituen. Horrekin batera, herriko hainbat biztanle hil zituen Tifus izurrite bat zabaldu zen Irurtzunen.

1914ko urtarrilaren 1ean Iruña eta Donostia arteko burdinbidea zabaldu zen. 1929. urtean trenbidearen gainbehera hasi zen, eta 1953ko uholdeen ostean, trenbidearen zati batzuk kendu zituzten.

Haren kokapen estrategikoa dela eta, A-10 eta AP-15 autobideek bat egiten dute Irurtzunen. Kokapen horrek eragin zuen XX. mende osoan zehar herriak bizi izandako garapen industrial handia ere, Sakanako beste hainbat herritan gertatu bezala.

Haren udalerri-historiari dagokionez, 1857ko errolda egin baino lehen Arakil udalerriaren osaeran parte hartu zuen, beste hainbat herrirekin batera. Aldiz, 1991n berriro eskuratu zuen udalerri-izaera, haraneko herrien artean duen hazkunde handiagoari eta berezko ezaugarriei hobeto erantzuteko.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria (aluminioa), zerbitzuak eta basogintza. Errepide eta trenbide-gune garrantzitsua da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irurtzungo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
* * * * * * * * * * * 2.175 2.192
  • Urte hauetako daturik ez dago, Irurtzun Arakil udalerriaren menpeko kontzejua zelako.

Etorkinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko erroldaren arabera, 348 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %15,82 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erga mendiko baseliza: Erga mendiaren tontorrean dagoen baseliza da, Aginaga eta Aizkorbeko mugan. Urteetako utzikeriak nahiko kalteturik utzi zuen eliza, dena den, herriko biztanleen ekimen bat dela medio, 1970eko hamarkadan baseliza berritzeari ekin zitzaion.
  • San Martin eliza: Ansoleaga arkitektoak XIX: mendearen azken hamarkadan diseinaturiko eliza da. 1935. urtean Ergako Trinitatetik ekarritako ama-birjin gotiko bat jarri zuten elizaren barruan,eta urte hartan bertan zaharberritu zuten irudia.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irurtzungo alkatea Juan Jose Iriarte Vitoria da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Urte horretan Iriarte buru zen Nafarroa Bairen zerrendak bost zinegotzi lortu zituen, gehiengo osoa udalean.

Irurtzungo Udala-2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Nafarroa Bai 588 6
EAE 281 3
UPN 235 2

Baliogabeko botoak 15 izan ziren , zuri emandako botoak 42 eta abstentzioa %26,66koa.

2011n ere Iriartek irabazi zuen alkate kargua, 7 zinegotzi atera zituen NaBai 2011ren izenean.

Irurtzungo Udala-2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
NaBai 2011 548 7
Bildu 221 2
UPN 179 2
PP 66 0

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea Foruen Plazan XX. mendean altxatutako eraikin modernoa da. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza z/g

Irurtzungo alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n udalerria izatera pasatu zenetik hauexek izan dira Irurtzungo alkateak:

Alkateen zerrenda
1991-1995
1995-1999 AEISM
1999-2003 Eduardo Murugarren EH
2003-2007 Juana María Martínez Juansaras UPN
2007-2011 Juan José Iriarte Vitoria Nafarroa Bai
2011- Juan José Iriarte Vitoria NaBai 2011

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Muguiroarra autobus konpainiak Irurtzun Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak lotzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irurtzungo jaiak uztaileko azken aurreko asteburuan ospatzen dira, eta sei egun irauten dute. Bestalde, azaroaren 11n herriko patroi den San Martinen omenezko jaia antolatzen da. Agate deuna ere ospatzen da otsailaren 4an.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irurtzun
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa