Irving Wallace

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Irving Wallace (Chicago, 1916 - Los Angeles, 1990) estatubatuar idazle eta gidoigilea izan zen. Egunkarietan hasi zen kontakizun laburrak eta erreportajeak idazten. 1972an Literaturako Nobel saria jasotzeko hautagaietako bat izan zen, The Prize (Saria) eleberriarengatik. Wallaceren literatura-lana kontakizunez eta fikziozko osagaiez osatutako erreportajeek osatzen dute, eta denetan, inguru soziologikoaren azterketa xehea eginez, giza psikologia aztertzeko joera ageri du. Guztira hogeita hamahiru liburu argitaratu zituen. Haietako asko beste hizkuntza askotara itzuli dira, eta batzuk zinemara ere eraman dituzte: The West Pint History (1950), Split Second (1953), Meet Me at the Fair (1953) eta The Big Circus (1959). Bere libururik arrakastatsuena The Chapman Report (1960, Chapman txostena) izan zen, giza sexualitateari buruzko eleberri-galdekizuna. Beste lan nagusi batzuk: The Man (1964, Gizona), The Seven Minutes (1969, Zazpi minutuak), The Nympho and Other Maniacs (1971, Ninfomania eta beste mania batzuk), The Word (1972, Hitza), The Miracle (1984, Miraria) eta The Guest of Honor (1989, Ohorezko gonbidatua).

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Sins of Philip Fleming: A Compelling Novel of One Man's Intimate Problem (1959)
  • The Chapman Report (1961)
  • The Prize (1962)
  • The Man (1964)
  • The Three Sirens (1964)
  • The Plot (1967)
  • The Seven Minutes (1969)
  • The Word (1972)
  • The Fan Club (1974)
  • The R Document (1976)
  • The Pigeon Project (1979)
  • The Second Lady (1980)
  • The Almighty (1982)
  • The Miracle (1984/2005)
  • The Seventh Secret (1985)
  • The Celestial Bed (1987)
  • The Golden Room (1988)
  • The Guest of Honor (1989)

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Fabulous Originals: Lives of Extraordinary People Who Inspired Memorable Characters in Fiction (1955)
  • The Square Pegs: Some Americans Who Dared to Be Different (1958)
  • The Fabulous Showman: The Life and Times of P.T. Barnum (1959)
  • The Twenty-Seventh Wife (1961)
  • The Sunday Gentleman (1966)
  • The Writing of One Novel (1968)
  • The Nympho and Other Maniacs: The Lives, the Loves and the Sexual Adventures of Some Scandalous and Liberated Ladies (1971)
  • The People's Almanac (1975)
  • Stardust to Prairie Dust (1976)
  • The Book of Lists (1977)
  • The Two: Biography of The Original Siamese Twins (1978)
  • The People's Almanac 2 (1978)
  • The Book of Lists 2 (1980)
  • The People's Almanac 3 (1981)
  • The Intimate Sex Lives of Famous People (1981)
  • The Book of Lists 3 (1983)
  • Significa (1983)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]