Isaac Deutscher

Wikipedia, Entziklopedia askea

Isaac Deutscher (Chrzanów, 1907ko apirilaren 3a - Erroma, 1967ko abuztuaren 19a) Poloniako politikari eta historialaria izan zen. Jatorriz judua, hemeretzi urte zituela sartu zen Alderdi komunistan. Artikulugile oparoa, talde antiestalinistak antolatu zituen alderdian, eta 1932. urtean alderditik kanpo utzi zuten. Goitik beherako troskista izaki, gobernu-mota sobietarra eta txinatarra kritikatu zituen bere idazlanetan: Stalin: biografia politikoa (1949), Trotski (1954-1963), Errusia Stalinen ondoren (1953) eta Heretikoak eta uko-egileak (1955). Isaac Deutsher Memorial delakoak urtero saritzen ditu teoria marxistaren alorreko lan teoriko garrantzitsuenak.

Erreferentziak