Isaak Rabin
Isaak Rabin. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izena | Yitzhak Rabin | |
| Jaio | 1922ko martxoaren 1a | |
| Jerusalem (Palestinako Mandatu Britaniarra) | ||
| Hil | 1995eko azaroaren 4a | |
| Jerusalem (Israel) | ||
| Sinadura | ||
Isaak Rabin edo Yitzhak Rabin (Jerusalem, Palestinako Mandatu Britaniarra, 1922ko martxoaren 1a - Tel Aviv, Israel, 1995eko azaroaren 4a) militar eta politikari israeldarra izan zen.
Israelgo lehen ministroa izan zen birritan: 1974tik 1977ra eta 1992tik 1995era.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Israelgo lejioko kide zen, eta Palestinarako europar juduen emigrazioaren arduradun nagusia izan zen.
Arabiarren eta israeldarren arteko lehen bi gerretan parte hartu zuen (1943-1948, Palmatx komandoak; 1956-1959, iparraldeko osteen komandante nagusia).
Israelen defentsarako gudarosteko estatu nagusiko buruzagi zen 1964-1968 urteetan, eta arabiarren eta israeldarren arteko hirugarren gerran buruzagi izan zen 1967an. Gerra amaitzean enbaxadore izan zen Washingtonen (1968-1973).
Alderdi Laboristako buru bihurtu zen eta Israelgo Lehen ministro hautatu zuten (1974-1977) baina finantza mailako arazoengatik kargua utzi behar izan zuen. Israelgo Defentsarako ministro izan zen 1984-1990 urteetan.
1992tik 1995era lehen ministro izendatu zuten berriz.
1994an Bakearen Nobel saria jaso zuen.
1995 urtean erail zuten.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.