Isaak Rabin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula Isaak Rabin edo Yitzhak Rabin (hebreeraz: יִצְחָק רַבִּין, jitsˈχak ʁaˈbin ahoskatua; Jerusalem, Palestinako Britainiar Mandatua, 1922ko martxoaren 1a - Tel Aviv, Israel, 1995eko azaroaren 4a) militar eta politikari israeldarra izan zen.

Israelgo lehen ministroa izan zen birritan: 1974tik 1977ra eta 1992tik 1995era.

Biografia

Israelgo legioko kide zen, eta Palestinarako europar juduen emigrazioaren arduradun nagusia izan zen.

Arabiarren eta israeldarren arteko lehen bi gerretan parte hartu zuen (1943-1948, Palmatx komandoak; 1956-1959, iparraldeko osteen komandante nagusia).

Yitzhak Rabin, Bill Clinton, eta Yasser Arafat 1993ko irailaren 13an, Osloko hitzarmenean.

Israelen defentsarako gudarosteko estatu nagusiko buruzagi zen 1964-1968 urteetan, eta arabiarren eta israeldarren arteko hirugarren gerran buruzagi izan zen 1967an. Gerra amaitzean enbaxadore izan zen Washingtonen (1968-1973).

Alderdi Laboristako buru bihurtu zen eta Israelgo Lehen ministro hautatu zuten (1974-1977) baina finantza mailako arazoengatik kargua utzi behar izan zuen. Israelgo Defentsarako ministro izan zen 1984-1990 urteetan.

1992tik 1995era lehen ministro izendatu zuten berriz. 1994an Bakearen Nobel saria jaso zuen. 1995 urtean erail zuten.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isaak Rabin Aldatu lotura Wikidatan