Isabelo de los Reyes
Wikipedia(e)tik
Isabelo de los Reyes (Vigan, 1865 - 1938) Filipinetako politikaria izan zen. 1896. urteko matxinadan espainiarren aurka borrokatu zen, eta, horren ondorioz, erbestera bidali zuten. Filipinetara itzultzean Aguinaldori batu zitzaion eta matxinatuek errepublikako lehendakari izendatu zuten (1900). 1901. urtean Filipinetako Eliza burujabea sortu zuen, eta bi urte geroago Filipinetako lehen sindikatua. Senatari izan zen 1926-1928 urte bitartean.
Lanak [aldatu]
- Biblia Filipina;
- Oficio Divino;
- Catequesis;
- Plegarias;
- Genesis Cientifico y Moderno;
- Calendario Aglipayano.
- Ang Singsing ng Dalagang Marmol
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.