Isaias

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Isaias profeta

Isaias (hebreeraz: יְשַׁעְיָהוּ, estandar: Yeshayahu, tiberieraz: Yəšạʻyā́hû; antzinako grezieraz: Ἠσαΐας, Ēsaïās ; arabieraz: شعيا Shaiya; "Yahveh nire salbatzailea da"[1])) K.a. VIII. mendeko Israelgo profeta bat izan zen, eta Asiriar Inperioak eragindako krisian zehar profetizatu zuen. Bere izena duen Bibliako liburuaren lehen zatia gutxienez idatzi zuen. Ziur aski Jerusalemen jaio zen K. a. 770-760 inguruan, eta errege-familiarekin ahaidetuta zegoen. Berak esanda, badakigu emakumezko profetisa batekin ezkonduta egon zela, eta bi seme izan zituela.

Profeta nagusietako bat dela esaten da. Uste da mende erdi batean zehar egin zuela lan profeta gisa.

Haren lanak poeta handia zela erakusten du, eta estilo bikainekoa eta konposizio eta doitasun harmoniatsukoa da. Kritikarien ustez, harenak dira Isaiasen liburuko 1-12, 15-24 eta 33-35 kapituluak, eta eztabaidagai da liburuaren gainontzekoaren egiletza. 36-39 kapituluak hirugarren pertsonan idatzita daude, eta ziur aski, beste idazle batzuek idatzi zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. New Bible Dictionary, Second Edition, Tyndale Press, Wheaton, IL, USA 1987.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isaias Aldatu lotura Wikidatan