Ishikari ibaia

Koordenatuak: 43°28′49″N 141°52′10″E / 43.4803°N 141.8694°E / 43.4803; 141.8694
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ishikari
Ishikari-gawa
石狩川
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera268 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°28′49″N 141°52′10″E / 43.4803°N 141.8694°E / 43.4803; 141.8694
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakHokkaido
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera14.200 km²
Arro hidrografikoaIshikari river basin (en) Itzuli
Ur-emaria481 m³/s
IturburuaMount Ishikari (en) Itzuli
Bokalea
()
Ishikari Bay (en) Itzuli

Ishikari ibaia (japonieraz: 石狩川 Ishikari-gawa?) Hokkaido uharteko ibai luzeena eta Japonia guztiko hirugarrena da. 268 kilometrotako luzera du eta bere arroak 14.330 km² hartzen ditu, Japoniako bigarrena azaleran.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria onartuenaren arabera Ishikari izenak bihurgune handietako ibaia esan nahi du. Beste teoria baten arabera ainuerazko Ishikaripet izenak "itxura ederreko ibaia" esan nahi du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ishikari mendian sortzen da, 1.967 metrotako altueran. Bere ibilbidean uharteko bi hiri handienak zeharkatzen ditu, Asahikawa eta Sapporo eta azkenik Japoniako itsasoan itsasoratzen da, Ishikari hirian.

Hainbat ibaiadar ditu, aipagarriena Toyohira ibaia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 40.000 urte arte Ozeano Barean itsasoratzen zen baina Shikotsu sumendietako laba ibaiak oztopoa ezarri eta ibaiak mendebalderanzko bidea hartu zuen.

Diotenez duela mende batzuk Japoniako ibai luzeena izan zen baina hirien eraikuntzak ibaia 100 kilometrotan laburtu zuten meandroak zatitu baitziren eta ondorioz "ilgora" itxurako aintzira ugari eratu ziren ibaiaren inguruan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]