Ishikari suprefetura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ishikari suprefetura

Estatua  Japonia
Banaketa administratiboa Hokkaido
Koordenatuak

43°03′52″N 141°20′45″E / 43.06444°N 141.34583°E / 43.06444; 141.34583Koordenatuak: 43°03′52″N 141°20′45″E / 43.06444°N 141.34583°E / 43.06444; 141.34583

Ishikari Subprefecture.png

Eremua 3.539,86 km²
Biztanleria 2.334.241 bizt. (2011)
Dentsitatea bizt./km²
www.ishikari.pref.hokkaido.lg.jp

Ishikari suprefetura (石狩振興局 Ishikari-shinkō-kyoku?) Hokkaidoko suprefetura bat da, Sapporo hiriburua dagoena. 2011eko erroldaren arabera 2.334.241 biztanle ditu.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria onartuenaren arabera Ishikari izenak bihurgune handietako ibaia esan nahi du. Beste teoria baten arabera ainuerazko Ishikaripet izenak "itxura ederreko ibaia" esan nahi du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suprefeturari izena Ishikari ibaiak ematen dio, Japoniako hirugarren luzeena denak. Suprefetura zeharkatu eta Ishikari hirian itsasoratzen da, Japoniako itsasoan. Seprefetura ibaiaren alboetan zabaltzen den Ishikari lautadan kokatzen da.

Aipatzekoa da suprefeturaren hegoaldean dagoen Shikotsu-Tōya Parke Nazionala.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hokkaido uharteko aireportu garrantzitsuena bertan dago, Chitose Aireportu Berria, nazioarteko hegaldiak hartzen dituena. Bigarren aireportu bat ere badu Japonia barruko hegaldietarako, Okadama Aireportua hain zuzen ere.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]