Isidore Isou

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Isidore Isou (Botosani, Errumania, 1925 - Paris, Frantzia, 2007) frantses idazlea izan zen, jatorriz errumaniarra.

[aldatu] Biografia

1946an, letrismoa sortu zuen: mekanika estetikoaren helburua osagai ahostun bereziak, letrak, sortzea duen artea. Definizio hori La Dictature lettriste lanean azaldu zuen. Isouren nahia zen errealismoa ordezkatzea, antzinako abangoardien ikerketak areagotzen duen esperimentazioaren bidez, bai literaturan, bai antzerkian, bai musikan eta bai zineman. Baina zailtasunak izan zituen letrismoa benetako poetikarantz bideratzeko, eta aldaketa estetiko-iraultzaile bilakatu zen mugimendua 1952an. Lan letristak eta eleberri erotikoak alde batera utzita, hainbat saiakera idatzi zituen. Lan horietan, gerraondoko poetikaren nahasialdiaren behatzaile kritiko azaldu zen Isou: Les Véritables Créateurs et les Falsificateurs de Dada, du surréalisme et du lettrisme (1973, Dadaren, surrealismoaren eta letrismoaren benetako sortzaileak eta faltsifikatzaileak).

Horretaz gainera, zenbait film esperimental egin zituen; horien artean, aipatzekoa da Traité de bave et d'éternité (1951, Pozoiaren eta betikotasunaren hitzarmena).

[aldatu] Kanpo loturak


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak