Islamiar insurgentzia Ipar Afrikan (2002- )
| Islamdar insurgentzia Ipar Afrikan | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Terrorismoaren aurkako gerra | |||||||
Insurgentzia jasaten duten Magreb eta Sahelgo estatuak |
|||||||
|
|||||||
| Gudulariak | |||||||
(2002 eta 2007 artean Predikazio eta Borrokarako Talde Salafista) Talde Salafista Askea (TSA) Maroko : Marokoko Predikazio eta Borrokarako TaldeaMarokoko Islamiar Frontea Marokoko Islamiar Borrokarako Taldea (MIBT) Tunisia :Tunisiako Borrokarako Taldea Tunisiako Islamiar Borrokarako Taldea (TIBT) El Jabha El Islamiya Ettounsia |
|||||||
| Buruzagiak | |||||||
| Indarrak | |||||||
| 250.000 | 300-800 | ||||||
| Galerak | |||||||
| 6,000+ | |||||||
2002 urtetik aurrera Ipar Afrikan indarrean dagoen islamdar insurgentzia zenbait islamdar erakunde eta talde erradikalek Argeliako Islamiar Talde Armatuaren jardueraren gainbeherarekin batera abiarazitako borroka armatua da, bereziki Argelian, Malin, Mauritania eta Marokon eta bereziki herrialde horietako Saharako eskualdeetan. Hasiera batean, GSPC (Groupe Salafiste pour la Prédication et le Combat) erakundearen eskutik antolatutako insurgentzia izan zen, gerora Islamiar Magrebeko Al Kaida bilakatuko zena. Erakunde horren inguruan, beste zenbait talde bildu ziren insurgentziara (MUJAO eta Ansar Dine, esaterako). Insurgentzia horren ohiko ekintzak izan dira Mendebaldeko herrialdeetako atzerritarren bahiketak eta Magreb eta Sahelgo herrialdeetako segurtasun-indarren aurkako atentatuak. Bahituak aske uztearen trukean eskuraturiko dirutzak eta droga eta pertsonen trafikoa izan dira talde horien finantza-iturriak. 2012 urtean, talde horiek Mali iparraldeko eskualde osoa bereganatu eta xaria inposatu zuten. 2013ko urtarrilean, Frantziak talde horien aurkako operazio militar zabala burutu zuen.
Ikus, gainera[aldatu]
| Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |