Islandiako finantza krisialdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Islandiako burtsaren bilakaera.

Islandiako finantza krisialdia 2008an Islandiako finantza sistemak porrot egin eta gobernuak herrialdeko banku guztiak nazionalizatzean gertatu zen. Krisialdiak, Islandiako txanponaren kolapsoa eragin du, eta euroaren aurrean, balioaren erdia baino gehiago galdu zuen 2008. urtean zehar. Islandiako gobernuak Landsbanki eta Glitnir bankuen gaineko kontrola hartu behar izan zuen, eta 2008ko urriaren amaieran, Islandiako Finantza Merkatuen kontrolerako aginteak Kaupthing bankua nazionalizatu zuen.

Gordailuen galera eta krisialdiak, Islandia ez ezik, Europa iparraldeko herrialde askotan izan du eragina, hala nola, Erresuma Batua, Herbehereak eta batez ere Suedia, Norbegia eta herrialde baltikoak.

Gobernuaren zorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islandiako zorraren gaineko kalifikazioa
Agentzia 2008-9-29 2008-10-10
Fitch A+ BBB–
Moody's Aa1 A1
R&I AA BBB–
S&P A– BBB

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.