Islom Karimov
Wikipedia(e)tik
Islom Abduganijevitx Karimov (uzbekeraz: Ислом Абдуғаниевич Каримов; errusieraz: Ислам Абдуганиевич Каримов Islam Abduganiyevich Karimov) (Samarkanda, 1938ko urtarrilaren 30a) Uzbekistango politikaria da. Hainbat kargu politiko izan zituen Uzbekistango gobernuan, 1990ean Errepublikako lehendakari izendatu zuten arte. 1991n, Uzbekistanek independentzia lortu zuen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna desegin ondoren. 1995ean egindako hauteskundeetan, berriro aukeratu zuten lehendakari.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.