Iso-Heikkiläko Behatokia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iso-Heikkiläko Behatokia.

Iso-Heikkiläko Behatokia Finlandiako Turku hiriko Iso-Heikkilä barrutian dagoen behatoki astronomiko bat da. Turkuko Unibertsitateak kudeatu zuen 1937 eta 1972 artean, data honetatik aurrera Ursa astronomia elkartearen tokiko dibisioa erabiltzen hasi zelarik, astronomo zaletuen elkarte bat dena, Finlandiako handiena ia 12.000 bazkiderekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behatokia 1935 eta 1936 artean eraiki zen, eta teknikoki Yrjö Väisälä astronomoak diseinatu zuen. 1937an Turkuko Unibertsitatearen zuzendaritzapean funtzionatzen hasi zen. Behatoki honetatik Yrjö Väisäläk eta bere taldeak 801 asteroide eta 7 kometa aurkitu zituzten.

1950eko hamarkadan, kilometro bateko distantziara lantegi siderurgiko baten eraikuntzarekin, unibertsitateko astronomia departamenduak Tuorla Behatokira joatea beste erremediorik ez zuen izan. Iso-Heikkiläko Behatokiak 1972 arte jarraitu zuen ikasleak hartzen, urte honetan Turkuko hiriari eman zitzaiolarik Ursa elkarte astronomikoak erabil zezan.

Tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behatokiak 13, 15 eta 19 zentimetroko hiru teleskopio gordetzen dituzten 6 metroko bi kupula ditu. Aurretik 50 zentimetroko angular handiko teleskopio bat izan zuen, aipaturiko asteroide eta kometak aurkitzeko erabili zena. Gaur egun, teleskopio hau Kevola Behatokian dago.