Iso Salankijärvi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iso Salankijärvi aintzira
Iso Salankijärvi (fi)
Geografia
HustubideaOunasjoki ibaia

Iso Salankijärvi aintzira Finlandiako Enontekiö udalerrian dagoen aintzira bat da. Pallas-Yllästunturi Parke Nazionalaren eta Pulju Eremu Basatiaren artean dago, Yli-kyrö herriaren ertzean eta Muonio eta Kittiläko udalerrien mugatik hurbil. Nahiz eta aintzira ez dagoen babestutako eremu batean, bertan, hegazti babestu asko aurki daiteke; hala nola, txirri antzeko hegaztiak (urre txirri arruntak esaterako), borrokalariak, kuliska pikartak, zingira-hontzak, mirotz zuriak, eskandinaviako lagopodo ospetsuak, ahatebeltzak, ahatebeltz hegalzuriak, murgilari handiak, zerra txikiak, hego mugimendu motzak egiten dituzten belatz txikiak eta arrano beltzak.

Beste ohiko biztanle batzuk azeri zuri eta gorriak, bisoi amerikarrak, elur-orein etxekotuak, erbinude arrunt eta zuriak, hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak eta otsoak dira [1].

Ketojärvi hegoaldean da Iso Salankijärvi aintziraren bizilagun nagusia. Ura Ounasjoki ibaiaren bidez husten da, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da eta bertako uharteak zuhaizti txikia dirudi lurzoru izoztuaren gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]