Isomero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etanoaren forma ezberdinak, isomeria konformaziolaren adibide bat

Isomeroak formula kimiko berdina izanda (hau da, atomo proportzio bera izanda molekularen barruan) egitura kimiko ezberdina duten konposatu kimikoak dira. Isomeriagatik molekula hauek ezaugarri ezberdinak dituzte, nahiz eta formula bera izan.

Adibide bat jartzearren alkohol etilikoa eta eter dimetilikoa isomeroak dira, euren formula C2H6O delako. Kimika organikoan isomeria oso ohikoa da, baina gerta daiteke ere kimika inorganikoan, adibidez trantsiziozko metalen artean.

Molekula baten ezaugarriak eta propietate kimikoak interpretatu ahal izateko ez da nahikoa formula enpirikoa jakitea, molekula barnean atomoen kokapena ere ezagutu behar da.Atomoen kopuruak soilik ez du eragiten subtantzia baten izaeran, atomo horien ordenazioa ere kontuan hartu beharrekoa da.

Isomeria motak

Isomeria laua edo egiturazkoa

Isomeria mota hau formula lauen bidez azaltzen da. Molekulen arteko desberdintasunak atomoen loturetan dautza.

Azpi-motak:

  • Kateazkoa: Isomeria honetan molekula barruan atomoak orden desberdinetan kokatzen dira, karbono egitura ezberdina izanik. Batzuetan karbono atomoek kate linealak osatzen dituzte, baino forma adarkatuak ere har ditzakete. Hori pentanoaren isomeroarekin gerta daiteke.
  • Kokagunekoa: Isomeria honetan talde funtzionalak molekularen kokapen ezberdinetan daude. Adibidez, -OH taldea toki desberdinetan dago pentanol arruntean, 2-pentanolen eta 3-pentanolen.
  • Funtziozkoa: Bi molekulek forma enpiriko bera dutenean baino funtzio organiko desberdina. Adibidez, propanona (zetona bat) eta propanal (aldehidoa).

Estereoisomeria edo isomeria espaziala

Molekulen isomeria antzemateko ez du balio molekulen formula lauak. Molekulen arteko desberdintasunak atomoen kokapen espazialen daude.

  • Geometrikoa edo Cis-Trans: Lotura bikoitza duten karbono atomoetan ematen da.
  • Isomeria optikoa: Enantiomero izeneko molekulekin ematen da. Molekula horiek ia berdinak dira, baino planoarekin ez dira simetrikoak, eta bietako bat bestearen ispiluko irudia da. Gainera, bi molekula enantiomeroak ezin dira gainjarri ( pertsona baten bi eskuekin gertatzen denaren antzera). Molekula enantiomeroek antzeko ezaugarri fisiko-kimikoak dituzte, bat izan ezik: argi polarizatua norabide ezberdinetan desbideratzen dute. Argiaren bibrazio-planoa eskuinalderantz bideratzen badu, dextrogiro deitzen zaio molekula enantiomeroari,eta ezkerralderantz desbideratzen badu,lebogiroa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isomero Aldatu lotura Wikidatan