Isotopo erradiaktibo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Elementu baten isotopo erradiaktiboa, isotopo bat da, hau da, elementu batekiko, neutroi kopuruan aldatzen diren aldaerak dira. Isotopo erradiaktiboek, euren jatorrizko elementuarekiko duten ezberdintasuna, erradiaktiboak direla da. Hau, protoi eta neutroien artean balantze txar bat izateagatik gertatzen da. Hau konpentsatzeko, nukleoak erradiazioa igorri behar du, nukleoa egonkortzeko, elementu egonkor edo beste isotopo erradiaktibo bat bihurtuz. Formaz aldatzean askatutako energia, Geiger kontagailu batekin edo partikula detektagailu motaren batekin, wilsonen kamera edo burbuila kamerarekin, adibidez, detekta daiteke.

Isotopo erradiaktibo bakoitzak, semidesintegrazio-periodo edo semibizitza periodo bereizgarri bat du. Energia, nagusiki, erradiazio korpuskular (partikulak) bezala aska daiteke: alfa (helio nukleoak), beta (elektroiak), neutroiak (erradiazio neutronikoa) edo energia elektromagnetiko bezala (gamma izpiak).

Isotopo erradiaktibo artifizial batzuk, medikuntzan erabiltzen dira. Adibidez, teknezioaren isotopo bat, blokeatutako zain edo arteriak identifikatzeko erabil daiteke. Isotopo erradiaktibo naturalen batzuk, kronologiak berregitek erabiltzen dira, arkeologikoak kasu.

Isotopo erradiaktiboak, neurri txikiagoan, atmosferaren geruza altuetan sortzen dira, izpi kosmikoen ondorioz. Orohar, isotopo erradiaktibo batek, beste elementu batzuk kutsa ditzake, honela, "ugalduz", Kobalto60a bezala, burdina aktibatzen duena, kobalto60 bihurtuz.