Isozaki Atea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Isozaki Atea
Isozaki atea.jpg
Eraikinen ikuspegia 2008an
Udalerria Bilbo, Bizkaia
Herrialdea  Euskal Herria
Koordenatuak 43°15′57″N 2°55′44″W / 43.26583°N 2.92889°W / 43.26583; -2.92889Koordenatuak: 43°15′57″N 2°55′44″W / 43.26583°N 2.92889°W / 43.26583; -2.92889
Garaiera 83m
Solairuak 22
Isozaki Atea non dagoen adierazten duen Bilbo erdiguneko mapa
Isozaki Atea
Arkitektoa Arata Isozaki
Iñaki Aurrekoetxea

Isozaki Atea Bilbon eraikitzen ari den etxebizitza proiektu bat da. Bilboko Abandoko auzoko Uribitarte alderdian alegia. Proiektua, bi dorre eta altuera txikiagoko beste hiru eraikinek osatzen dute. Egileak Arata Isozaki japoniar arkitektoa eta Iñaki Aurrekoetxea euskal herritar arkitektoa dira.

Proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isozaki Atea altxatzen den gunean "Depositu Frankoa" izeneko eraikina altxatu zuten 1920ko hamarkadan, Ricardo Bastida arkitektoak egina. Eraikina Bilboko portuaren jardueretarako erabili zen, baina 1970eko hamarkadan erabiltzeari utzi zitzaion. Bilboko udalak eraikinari irtenbide bat topatu nahian, proiektu bat onartu zuen. Proiektu haren arabera eraikinaren kanpoaldea mantendua izango zen, baina barrualdea eraitsi eta berriz eraikiko zen.

Obrak hasi eta urte eta erdi geroago, eraikuntzaz arduratzen zen enpresak porrot egin, eta proiektua bertan behera geratu zen. Eraikuntzak ondorengo urteetan abandonaturik jarraituko zuen, enpresa ezberdinek gune hartan zer egitea pentsatuta zeukan udaletxeari proposatzen zieten bitartean. Proposamen haietako batek, Argentaria bankuak egina, 200 metroko etxebizitza dorre bat proposatzen zuen. Udalak ez zuen onartu.

Isozaki Atea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arata Isozaki arkitektoaren proiektuaren lehen proposamenetik onartu zen arte hainbat aldakuntza jasan zituen. Hasieran 26 solairuetako bi dorre proposatzen zituen Bilboko Ertzilla kalearen hasieran kokaturik. Azkenik, 22 pisutara murriztu zen dorreen altuera. Proiektuak antzinako eraikinaren horma batzuk mantentzen zituen, dorre eta etxebizitza berriekin batera.

Dorreak etxe orratz askok bezala, altzairuzko jazenak ditu. Eraikuntzaren fatxadak, kristala eta harria batzen ditu. Dorreen behekaldean harri berde-grisa dago eta dorrearen gainerakoan gortina horma urdin iluna. Dorreen ondoan dauden eraikin txikiagoek adreilua eta harri berde-grisezko fatxadak dauzkate. Isozaki Atea konplexua orotara 254 etxebizitzaz osaturik dago eta 91 milioi euroko kostua izango du. Horrez gain, 3.753 metro karratu erabilpen komertziala izango dute, eta 1.360 metro karratuk bulego erabilpena.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorreen inguruan bizi diren bizilagunak elkarte bat osatu zuten proiektua ez eraikitzeko, baina azkenik auzitegietan galdu eta gero dorreen eraikuntzari ekin zitzaion. 2003ko udan 1980ko hamarkada bukaeran Depositu Frankoan eraikitako egituraren eraisketa hasi zen. Lurrazaleko solairuak bakarrik eraitsi ziren, lurpean eraikitako bost solairuak mantendu zirelarik.

Dorreen benetako eraikitze lanak ez ziren 2003ko urte bukaerararte hasiko. Guztira sei eraikuntza garabi erabili dituzte eraikin desberdinak altxatzeko. Lehenik altxatzen hasi zirena lehen dorrea izan zen eta ondoren bigarren dorrea. Lehen dorreak 2005eko martxoan eskuratu zuen altuera maximoa, 83 metroko altuera guztira. Bigarren dorreak bestetik 2005eko uztailean eskuratu zuen altuera maximoa.

Behin eraikuntza amaituta, hilabete batzuk beranduago, dorreen fatxada jartzen hasi ziren. Etxebizitza dorreak izan arren, bulego eraikinek izaten duten kristalezko horma dute dorreek. Horregatik, lehenik eta behin kristalezko xaflak jarriko ziren eusgailuak ipini zituzten. Behin eusgailuak jarrita, gortina horma jartzen hasi ziren. Lehen dorrean 2006ko otsailean eta bigarren dorrean 2006ko maiatzean.

Eraikuntzak aurrera zihoan heinean eraikuntza garabietako bi kendu zituzten 2006ko uztailean. Oraindik dorreak amaitu gabe daude, baina dagoeneko fatxadaren gehiengoa jarrita dago. Horrez gain, ondoko eraikin baxuagoetako fatxada ere nahiko aurreraturik doa. Ondoan dagoen Zubizuri zubiarekin batuko dituen oinezkoen pasabidea eraiki gabe dago. Baina Mazarredo zumarkalea eta Isozaki Atearen arteko eskailera berriak eraikita daude honezkero.

Bi dorren artean dauden eskilarak, Uribitarte eta Mazarredo zumarkalea batzen dituztenak, 2007ko otsailerako inauguratzeko asmoa dago. 2006ko azaroan 35 etxebizitza geratzen ziren saltzeko oraindik. Proiektuaz arduratzen den higiezinen agentziaren arabera etxebizitza guztiak 2007ko udazkenerako egongo ziren bukaturik. Iparraldeko dorreko etxebizitzk 2007. urtearen amaieran entregatu zituzten eta bigarren dorrekoak 2008an.

Enpresak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arkitektoak: Arata Isozaki eta Iñaki Aurrekoetxea
  • Eraikuntza enpresak: Dragados eta Fonorte
  • Higiezinen Agentzia: Fincas Abando
  • Eraikuntza garabi hornitzailea: Jaso S.L.
  • Gortina Horma: Fachadas Ligeras Rilova
  • Porlana: Hormigones Vascos S.A.
  • Ingeniaritza estrukturala: Robert Brufau y Asociados
  • Zimendatzea: Cimentaciones Abando
  • Harriaren hornitzailea: Dolcestone, Grupo Jorge Fernandez

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isozaki Atea Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Unzaga Dorrea
Euskal Herriko etxebizitza eraikinik garaiena
2007tik 2014ra
Ondorengoa
Garellano dorreak
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa