Ispaster
|
Ispaster |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Ispaster | |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Lea-Artibai |
|
| Alkatea | Jesus Maria Lekerikabeaskoa Arrillaga (EAJ-PNV) | |
| Herritarra | ispastertar (ispastar) | |
| Koordenatuak | 43°21′46″N 2°32′35″W / 43.36278°N 2.54306°WKoordenatuak: 43°21′46″N 2°32′35″W / 43.36278°N 2.54306°W | |
| Eremua | 22,62 km2 | |
| Garaiera | 110 m | |
| Distantzia | 49 km Bilbora | |
| Posta kodea | 48280 |
|
| Biztanleria | 704 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 31,12 bizt./km² | |
| www.ispaster.net http://www.ispaster.net www.ispaster.net | ||
Ispaster Bizkaiko ipar-ekialdean dagoen udalerri euskalduna da, Lea-Artibaiko eskualdean eta kostaldean kokatutakoa.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Auzoak [aldatu]
Elexalde, Ispasterko udalerriaren gunea, XIX. mendeko lana da, askoz lehenagoko aztarnak daude bertan. Elizarekin angeluzuzena den plaza txiki batek, jauregi batek eta horren barruan dagoen udaletxeak osatzen dute. Elkarri atxikitako etxeak dauzkan kale estu bat plazaren alde zabalean amaitzen da.
Gainerako biztanleak baserrietako auzoetan, sakabanatuta, bizi dira. Auzo horiek bi aldetan bereizten dira: Goierrin eta Beterri.
- Arropain: Lekeitioko hirigunearen ondoan kokatua.
- Artika: mendialde batean kokatutako auzune zabala.
- Barainka: udalerria Earekin lotzen duen mendi-lepo batean kokatua.
- Elexalde Ispaster: udaletxea eta eliza dauden Ispasterko auzoburua.
- Gallete: interes handiko baserriak dituen udalerriaren hegoaldean dago.
- Kurtziaga: Lekeitiotik hur, Mendexak eta Amorotok mugatzen dute.
- Gardata: XV. mendetik dokumentatutako auzo bildua.
- Kortazar: ibarrean kokatutako auzo sakabanatua.
- Larrinaga : Ogella eta Elexaldeko hondartzen artean kokatua.
- Mendazoa: aldats gogor baten dagoen auzo txikia.
- Solarte: Iluntzarreko mendialdean sakabanatutako baserri multzoa.
- Soloaran: zentrotik hur baina Ispasterko alde altuan kokatua.[1]
Ingurune naturala [aldatu]
Kostaldean, herriak Ogella hondartza dauka itsasoarekin muga. Hondartza harriz osaturik dago baina batzuetan itsasoak harea biltzen du bertan. Ez du itsasorako sarrera erosorik, hala ere, depresio karstiko baten kokaturiko lur emankorrak ditu, nekazaritzarako aproposak. Bereizgarri geologiko horren ondorioz, udalerriaren hegoaldeko paisaia, muinoz, kobaz eta trokaz osaturik dago.
Otoio (396 metro) eta Arterreta (251 metro) dira herriko tontorrik aipagarrienak.
Udalerri mugakideak [aldatu]
Iparraldean Kantauri Itsasoa du udalerriak.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.226 | 1.207 | 1.351 | 1.232 | 1.236 | 1.214 | 1.152 | 1.041 | 853 | 628 | 618 | 613 | 618 |
Kultura [aldatu]
Ondarea [aldatu]
Ondare zibilean, Arana eta Zubieta jauregiak, Aixpe Aurrokoa eta Erkiagabekoa baserriak, Aixeder errota eta udaletxea aipatzekoak dira. Udalerriko lurretan dago kokaturik baita, Lekeitioko talaia.
Erlijio-ondarearen artean, berriz, San Migel eliza eta San Martin eta Santiago baselizak ditugu.
Azkenik, Kobeaga I eta II eta Iperratxeko eta Otoioko Jentilkobak nabarmentzekoak dira, bertan historiaurreko aztarnategiak topatu dituzte eta.
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
- Uztailaren 4an San Martinak.
- Uztailaren 25etik 27ra Santiago eta Santa Ana.
- Irailaren 29an San Migelak.
Kirola [aldatu]
Bertako Ipargorri kirol elkarteak Ispasterko Udala Sari Nagusia ziklo-kros lasterketa antolatzen du, urtero.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Ispasterko Udalaren webgunea
| Ispasterko auzoak | ||
|---|---|---|
|
Artika · Barainka · Elexalde Ispaster · Gallete · Kurtziaga · Gardata · Kortazar · Larrinaga · Mendazoa · Solarte · Soloaran |
||
| Lea-Artibaiko udalerri aurkibidea | ||
|---|---|---|
|
Amoroto • Aulesti • Berriatua • Etxebarria • Gizaburuaga • Ispaster • Lekeitio • Markina-Xemein • Mendexa • Munitibar • Ondarroa • Ziortza-Bolibar |
||