Ispilu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ontzi bat ispilu batean islatua.

Ispilua edo miraila argia islatzen eta objektuen irudia itzultzen duen gainazala da (antzina metalezko gainazal leunduak ziren; gaur egun, alde bat metalezko (zilar, eztainu, etab.ezko) geruza mehe batez estalia duen beirazko xafla) edo gainazal hori eta bere armazoiak osatutako objektua[1]. Gainazala sinpleena laua bada ere, badaude ahurrak eta ganbilak ere. Antzinaroan jadanik erabiliak izan arren, XVI. mendetik aurrera bere erabilpena zabaldu zen.

Antzinako greziar eta erromatarren garaian, ispiluak gainazal oso leuneko zilarrezko edo brontzezko diskoak ziren. Zeltek forma hori bera bereganatu zuten, eta Erdi Aroko Europan halakoak erabiltzen ziren oraindik ere. XII. mendearen bukaeran, beirazko eta metalezko ispiluak egiten hasi ziren, eta XVI. mendean, Venezian eta Nurenbergen egiten ziren ispiluak oso aintzat hartuak ziren. Hala ere, Veneziarrek ispiluak egiteko zuten modua, nahiz eta sekretua izan, zabaldu egin zen, eta XVII. mendearen erdialderako bazen Parisen eta Londresen ispiluak egiten zituen lantegi ugari. Versailles-ko jauregian ispilu asko erabili zen gelak apaintzeko. XVII. mendearen bukaeran ispiluak ohiko apaingarri izan ziren, eta haien egiturak garai bakoitzeko modaren arabera aldatzen dira: loredunak, klasikoak, zurezkoak, hankadunak, etab. XIX. mendean, produkzioa merkeagotu egin zen sistema berriei esker: beirazko xafla baten gainean, aluminiozko edo zilarrezko erreakzio kimiko bat isurtzean lortu zen.

Ispiluek gainazal laua ala biribildua (esferikoa, zilindrikoa. ) izan dezakete, eta helburu askotarako erabil daitezke: irudia handitu edo txikitzeko, teleskopioetarako, etab.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ispilu Aldatu lotura Wikidatan