Ispilu magiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ispilu magikoa Edurnezuriren ipuinean paper nagusia daukan objektua da. Ispiluak giza jakintza dauka, munduan gertatzen denaren orojakintasuna du ezaugarri eta beregan islatzen den pertsonak egin ditzakeen galderen erantzun zuzena ematen du. Edurnezuriren istorioan amaordeak erabiltzen du, magia eskura daukan pertsonaiak, eta bere edertasunak parerik ez duela konfirmatzeko erabiltzen du batik-bat.

Ispilu magikoa otzana da amaordearen aurrean, preso balego bezala azaltzen da gehienetan eta nahiz eta bere izaera ontasunarekin lotua dagoen, bere erabilera besteren baten menpe egonda, bere gogoen aurka jokatu behar du maiz, ongia ez dakarten erantzunak emateko derrigortasuna izanik.

Telebistan edo filmetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaerari lotua, maiz azaldu da ispilutxoa barnean aurpegi bat definituz. Hau presoaren metafora da nolabait. Disney-ren proposamenean Veneziako inauterietako maskaren berrulerketa erabiltzen da pertsonai honen itxura azaltzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.