Issik-Kul
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
Issik-Kul lakua. |
||||||
| [[Irudi:|200px]] | ||||||
| Kokalekua | ||||||
| Garaiera | 1.606 m | |||||
| Eremua | 6.236 km² | |||||
| Zabalera | 60 km | |||||
| Luzera | 182 km | |||||
| Bataz besteko sakonera | 270 m | |||||
| Gehienezko sakonera | 668 m | |||||
| Arroa | 15.844 km² | |||||
| Ertzaren luzera | 688 km | |||||
| Betebidea | glaziareak | |||||
| Hustubidea | lurruntzea | |||||
| Hiriak | Cholpon-Ata, Karakol | |||||
Issik-Kul (kirgizeraz: Ысыккөл; errusieraz Иссык-Куль) Erdialdeko Asiako mendi-lakua da, Tian Shan mendilerroaren ipar-ekialdean kokatuta, Kirgizistango ipar-ekialdean. Lakuak 182 km luzera, 60 km zabalera eta 6.280 km² azalera ditu, munduko bigarren mendi-lakurik handiena izanda, Titicaca eta gero. Gazi txikiko lakua da eta neguan izotz gabe dago. Inguruko eskualderi izena ematen dio: Issyk-Kul probintzia.
Nahiz eta 118 ibai baino gehiagok dute ahoa lakuan, nagusienak Djirgalan eta Tiup izanik, ur gehiena inguruko glaziareetatik datorkio.
Erdi Aroan, lakua Zetaren bidean zegoen. Sobietar garaietan, iparraldeko ertza turismorako gunea bihurtu zen. Bertoko kondairak dio bere uretan lau itotako hiriak daudela, eta hala izan daiteke, ze 2007an, espedizio batek duela 2.500 urteko hiria aurkitu zuen.[1][2]
[aldatu] Eskualdeko herriak
Hauxek dira bere ertzetan dauden herriak, mendebaldetik hasita:
- Balikchi
- Koshkol'
- Tamchi
- Cholpon-Ata
- Karakol (probintziako hiriburua)
- Tiup
- Barskon
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Aurkikuntzaren berria gaztelaniaz (2008/11/1)
- ↑ (Ingelesez) Aurkikuntzaren berria ingelesez (2007/12/27)