Istakhr

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Istakhr (persieraz استخر) Stakhr bezala ere ezaguna, Persiako (Iran) antzinako hiri bat da, Fars probintzian, Persepolisetik 5 kilometro iparraldera dagoena. Akemenidar dinastiaren garaian hiri oparoa izan zen.

Ez da aipatzen iturri historikoetan Profeten eta Erregeen Historia bezala, Al-Tabarirena, partiar garairarte. Ardashir I.a hiri honetako erregea izan zen III. mendearen hasieran, ondoren, Artaban V.a shahanshah partiarra tronutik bota eta sasanidar dinastiari hasiera emanez. Hiriak, Anahita jainkosaren omenezko tenplu bat zuen.

Hiriak, Avestaren jatorrizko idazkia zuen, Alexandro Handiak erre zuen arte.

Istakhr, denbora batez Persia sasanidarraren hiriburu bihurtu zen Ardashir I.aren erregealdian, hiriburutza Ktesifontera aldatua izan aurretik. Istakhr sasanidar garaian III.-VII. mendeak eta omeiar garaian garatu zen. Istakhr, Persiaren musulmandar konkistan erre zuten arabiar inbaditzaileek. Berreraikia izan aurretik, hiriak bere garrantzia galdu zuen Shirazen mesedetan. Farsen hiriburua izan zen Shiraz sortu arte. Gaur egun, toki arkeologiko bat baino ez da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]