Istari

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Istariak (singularrean Istar) Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaiak dira. Valarrek Eguzkiaren Hirugarren Aroan arraza askeei Sauronen aurkako borrokan lagun ziezaieten Erdialdeko Lurraldera bidali zituzten maiar batzuk ziren. Ithryn ere deituak (singularrean Ithron) sindarinez, arruntkiago azti bezala ezagutuak izan ziren.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost izan ziren Erdialdeko Lurraldera bidalitako Istariak:

  • Alatar, azti urdinetako lehena, Ekialderantz joan zirenak eta Erdialdeko Lurraldearen istorioetan azaltzen ez direnak euren izenengatik ezik. Bere quenyazko izena Morinehtar zen.
  • Gandalf, Erromes Grisa edo Mithrandir. Bere quenyazko izena Olorin zen, "ameslaria" edo "pentsalaria" esan nahi duena.
  • Pallando, beste azti urdina. Romestamo zen bere quenyazko izena.
  • Radagast nabarra. Aiwendil zen bere quenyazko izena, hegaztien laguna esan nahi duena.
  • Saruman Zuria. Curunir bezala ere ezagutua. Bere quenyazko izena Curumo zen, trebea esan nahi duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1000. urte inguruan iritsi ziren eta Erdialdeko Lurraldean agertu zirenean eurentzat urteak oso motelki igarotzen ziren agureak ziruditen.

Erdialdeko Lurraldeko biztanle gutxik ezagutzen zuten Istarien benetako izaera eta askok elfo edo gizaki jakintsuak zirela uste zuten. Euren jatorria eta betebeharra gora-behera, Istariek giza sentimenduak izan zitzaketen. Honela, Gandalfek oso maite zituen hobbitak, beste batzuk giza sentimendu negatiboagoak sentitzen zituzten bitartean, gutizia, jelosia edo botere nahia kasu.

Saruman zen euren artean boteretsuena eta Kontzilio Zuriaren buru. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2759. urtean Rohan eta Gondorreko gobernariek Isengarden ezartzera gonbidatu zuten. Saruman jakintsua zen botere eraztunen artean, eta pixkanaka eraztunen desiraren ondorioz eta Sauronek Orthanceko palantirraren bidez zuen eragin zuzenaren ondorioz usteltzen joan zen. Azkenik, erabat usteldua izan zen eta Sauronen aliatu bihurtu zen Eraztunaren Gerran Entek eta Gandalfek garaitu zuten arte, honek makila apurtu eta Kontzilio Zuritik bota zuelarik. Saruman beranduago hilko zen bere zerbitzarietako bat zen Grima Suge Mihiren esku, Eskualdean eraztun bakarra suntsitua izan ondoren.

Eraztunaren Gerran Gandalf izan zen herri askeen buru hauek Sauronen aurka lortu zuten garaipenean. Sauron suntsitua izan ondoren Gandalfek Erdialdeko Lurraldea utzi zuen Itsaso Handia zeharkatuz eraztunaren eramaleekin eta azken elfoekin batera.

Alatar eta Pallando Oromë valarraren zerbitzariak ziren. Alatar Valarrek Erdialdeko Lurraldera egin beharreko bidaiarako jatorrian aukeratutako hiru maiarretako bat izan zen, Pallando Alatarren laguna izateagatik aukeratua izan zen bitartean.

Olorin (Gandalf edo Mithrandir) Lorien edo Irmo valarraren zerbitzari maiarra zen. Manwëk aukeratu zuen Istarietako bat izateko bere xalotasuna eta jakinduriagatik. Izan ere, maiar guztien artean Gandalf da jakintsuena.

Curumo edo Saruman Aulë valarraren zerbitzari maiarra zen (Sauron bezala) eta Radagast jarri zioten lagun bezala, Sarumanek lagun bezala eraman nahi ez zuena.

Bost Istarietatik, soilik Gandalfek bete zuen bere lana:

  • Sarumanek eraztun bakarra gutiziatu zuen eta horregatik huts egin zuen.
  • Radagastek interes gehiegi izan zuen animali eta hegaztiei buruz, eta, aldiz, bere betebeharra zen Sauronen aurka borrokatzea alde batera utzi zuen.
  • Alatarrek eta Pallandok, aldiz, ekialderantz oso urrun bidaiatu zuten eta ez ziren sekula itzuli, eta Tolkienek berak dioen bezala "huts egin ote duten beldur naiz".