Istiqlal Alderdia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Istiqlal alderdiaren egoitza Casablancan.

Istiqlal Alderdia (arabieraz حزب الإستقلال , Hizb al-Istiqlal, Independentziaren Alderdia), Marokoko alderdi politiko bat da.

Maroko modernoko alderdi historiko bat da, 1937an Allal al-Fasik sortua eta pentsaera nazionalista duena. Mohammed V.a Marokokoa sultanari leiala izan zitzaion, hau, Frantziak 1953an erbesteratu zuenean.

Marokok, 1955ean independentzia lortu ondoren, ahuldua geratu zen, alderdiko zati ezkertiarra, Mehdi Ben Barkak zuzendua, Istiqlal alderditik banandu zenean Herri Indarren Batasun Nazionala sortuz 1959an. Hasan II.a Marokokoaren erregealdian, monarkiarekin elkarkidetza garaiak, gatazkekin txandakatu ziren, monarkia, erresumako Maroko Handiaren kontuan, beti babestu duen arren, Mendebaldeko Sahararen eranstean, edo Ceutari, Melillari eta Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko gainerako lurrei dagokienez.