Istripu zerebrobaskular

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:50, 28 iraila 2016
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Garunaren odoljario larria burmuinaren ezkerraldean (irudi zuriak), eskuinaldean ere zabalduta.

Istripu zerebrobaskularra (IZB) edo garuneko hodietako istripua (GHI)[1] azkar garatzen den garunaren galera funtzional akutua da, bururako odolaren garraioaren asalduraren ondorioz gertatutakoa. Hau jazo daiteke iskemiak eraginda (tronboek edo enboloek) edo odoljario batengatik.

Heriotza-tasa handiak eragiten ditu mundu mailan.

Eragileak

Tabakoa, diabetesa, hipertentsioa eta hiperkolesterolemia eragile nagusien artean ditugu, adinarekin batera.

Sintomak

Ohikoa da mugimenduaren arazoak edo paresiak eragitea, hitz egitekoak barne (afasia).

Diagnostikoa

Burmuin infartua eskuineko erdialdean (zonalde beltzagoa), OTAren bidez ikusita.

OTA edo eskanerra proba osagarririk hoberena da gaixotasun hau diagnostikatzeko.

Tratamendua

Aspirina eta haren moduko antiagregatzaileak tratatzeko erabiltzen dira. Kasu batzuetan, antikoagulatzaileak ere tratamendu egokia izan daiteke.

Errehabilitazioa bestela osaketaren bide osagarria da.

Erreferentziak

  1. Istripu kardiobaskular, euskalterm, euskara.euskadi.eus

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Istripu zerebrobaskular Aldatu lotura Wikidatan