István Bocskai
Wikipedia(e)tik
István Bocskai (Kolozsvár, 1577 - Kassa, 1606) Transilvaniako printzea izan zen. Báthory leinuaren aholkularia eta protestante sutsua, Habsburgotar katolikoen aurka borrokatu zen. Hajduk edo lapur ongileen buruzagia, Hungariako Sortaldeko nagusi bihurtu zen, eta 1605ean Hungaria eta Transilvaniako printze izendatu zuten. Enperadoreak burujabetasuna eman behar izan zion Transilvaniari 1606an, eta nolabaiteko autonomia eman zion Hungariari, protestante-gurtzarena adibidez. Bocksayk germaniarren eta turkoen arteko baketzean hartu zuen parte, eta garrantzi handiko neurri sozialak hartu zituen laborarien alde. Hil zenean, enperadorea pozoitu egin zuela-eta, hartu eta bertan garbitu zuen herriak Mihály Káthay kantzilerra.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.