István Sándorfi
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | István Sándorfi | |
| Jaio | 1948ko ekainaren 12a | |
| Budapest ( |
||
| Hil | 2007ko abenduaren 26a (59 urte) | |
| ( |
||
| Bikotekidea | {{{bikotekidea}}} | |
| Margolaritza | ||
| Sailak | Margolaritza, Marrazketa | |
| Mugimendua | Hiperrealismoa | |
István Sándorfi (frantsesez: Etienne Sandorfi; Budapest, Hungaria, 1948ko ekainaren 12a - Paris, Frantzia, 2007ko abenduaren 26a) batez ere Frantzian bizitako margolari hungariarra izan zen.
Biografia [aldatu]
Bere aitak amerikar enpresa batentzat egiten zuen lan eta 1950. urtean kartzelera bidali zuten bost urtez. Kartzeletik atera ondoren, erregimen komunistatik aldendu nahian, familia guztiak Hungariatik alde egin zuen, lehenengo Austriara, gero Alemaniara, eta azkenik, Frantziara 1958. urtean. Sándorfi zortzi urterekin hasi zen marrazten, eta hamabirekin olio-pinturarekin hasi zen. Pariseko École nationale supérieure des Beaux-Arts-en ikasten hasi zen eta margolaritzari ekin zion.
Bi alaba izan zituen Ange eta Eve. Margolaritzan eta marrazketan bizitza osoa eman ondoren, 2007ko abenduaren 26ean hil zen gaixotasun baten ondoren.
| Artikulu hau Margolaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |