Itō Hirobumi
Wikipedia(e)tik
Itō Hirobumi (伊藤 博文) (Tsukari, 1841 - Harbin, Mantxuria, 1909) japoniar politikaria izan zen. Japoniaren modernizatzea bultzatu zuen. Okuma politikari japoniarrak dimisioa aurkeztera bultzatu zuen. 1889ko Konstituzioaren idazketan parte hartu zuen. Txinaren eta Japoniaren arteko gerran, Shimonosekiko hitzarmena negoziatu zuen, Lehen Ministro zela. Korear gazte batek hil zuen, 1909an.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.