It's a Wonderful Life

Wikipedia, Entziklopedia askea

It's a Wonderful Life (euskaraz Bizitza Ederra Da) 1946ko Frank Capra estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Philip Van Doren Stern idazlearen The Greatest Gift eleberrian oinarritua dago.

Mundu osoko herrialde askotan eta bereziki AEBetan jendearen filma klasiko gogokoenetako bat da, eguberrietan maiz pantailaratu ohi delarik, bertan agertzen diren protagonistaren arazoen aurrean amaieraldean erakusten den giro baikor eta sentipen onenei esker.

Balioak eta morala aipatzen dituen arren, ekonomiaz eta bizitza ulertzeko moduaz dihardu. Filmaren zati batean ekonomia eta dirua komunitatearen zerbitzura dagoenean zer gertatzen den azaltzen da, eta beste batean, berriz, komunitatea diruaren eta ekonomiaren zerbitzuan dagoenean zer gertatzen den. Hau da filmaren mezu handienetako bat: inork ez du porrot egingo lagun onak baditu.

Argumentua

Clarence (Henry Travers) bere hegalak irabazi asmoz dabilen bigarren mailako aingeru bat da. George Bailey (James Stewart) izeneko gizon erabat etsitu baten suizidioa ekiditeko Lurrera bidali berria izan da, azken honen enpresa mila dolarren galera dela eta lujo behar baitu. Potter (Lionel Barrymore), ia hiri osoaren jabe den espekulatzailea eta egoera larri honen arduraduna da. Hortaz, Clarencek Baileyri hiria bera jaio izan ez balitz nolakoa izango litzatekeen erakusten dio, bai eta bere lagunak eta emaztea ere.

Aktoreak

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: It's a Wonderful Life Aldatu lotura Wikidatan