Italia Plaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giuseppe Garibaldiren omenezko monumentua Italia Plazan.

Italia Plaza, Buenos Aireseko Palermo auzoko Santa Fe etorbidean dago, Sarmiento etorbidea amaitzen den tokia adieraziz. Hain zuzen ere, azken honekin dituen izkinetan daude Buenos Aireseko Zoorako eta La Rural erakusketagunerako sarrerak. Buenos Aires osoko garraio eta jende mugimendu gehien duen tokietako bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erdian dago Giuseppe Garibaldi iraultzaile italiarraren omenezeko monumentua, 1904ko ekainak 19an inauguratua. Plazaren inguruan gelditzen dira mateoak, ibilaldi turistikoak egiten dituzten zalgurdiak. Gainera, zenbait kolektibo edo autobus ibilbideren geltokia da.

Bertan dago Italia Plaza geltokia, Buenos Aireseko metro sarearen D ibilbidearen zati den geltoki bat.

Sarmiento etorbidea Italia Plazatik
Hiriko lehen tranbia elektrikoaren abiatzea gogoratzen duen mosaikoa

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina, Atetzarren Plaza deitzen zen, egungo Sarmiento etorbidean aurkitzen ziren bi atetzarrengatik, baina, Buenos Aireseko udalerriaren arau baten ondorioz, 1909an egungo izena jaso zuen.

Bertatik abiatu zen, 1894an, Buenos Airesek izan zuen lehen tranbia elektrikoa. Gertaera hau, Tranbiaren Lagunak Elkarteak, Santa Fe etorbidearen iparrekialdeko zatian jarritako mosaiko baten bidez gogoratzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]