Italiako Erresuma (1861-1946)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Italiako Erresuma
Regno d'Italia

1861 - 1936 – 1943 - 1946
Monarkia konstituzionala
Monarkia faxista (1922-1945)
Flag of Italy (1861-1946).svg Coat of arms of the Kingdom of Italy (1870).svg
Ereserkia
Kingdom of Italy 1919 map.svg
Italiako Erresuma 1919an
Sorrera 1861
Deuseztapena 1946
Hiriburua Turin (1861–1864)
Florentzia (1864–1871)
Erroma (1871tik)
Hizkuntza(k) Italiera
Aurrekoak
Flag of Italy (1861-1946).svg Sardinia
Flag of the Kingdom of the Two Sicilies (1860).svg Bi Siziliak
Flag of Kingdom of Lombardy-Venetia.gif Lonbardia-Venezia
Bandiera del granducato di Toscana (1562-1737 ).png Toskana
Flag of the Papal States (1808-1870).svg Aita Santuen Lurraldea
Flag of the Free State of Fiume.svg Fiume
Flag of Austria-Hungary (1869-1918).svg Austria-Hungaria
Flag of Italy (1861-1946).svg Italiar Inperioa
Ondorengoak
Italiar Inperioa Flag of Italy (1861-1946).svg
Italia Flag of Italy.svg
Vatikano Hiria Flag of the Vatican City.svg
Italiako E.S. War flag of the Italian Social Republic.svg
Eslovenia Flag of SR Slovenia.svg
Trieste Free Territory Trieste Flag.svg
Etiopiako Inperioa Flag of Ethiopia (1897-1936; 1941-1974).svg
Frantziako Laugarren Errepublika Flag of France.svg
Greziako Erresuma Flag of Greece (1822-1978).svg
Somaliako Lurralde Fiduziarioa Flag of Somalia.svg
Eritrea Flag of Eritrea.svg
Libiako Erresuma Flag of Libya (1951).svg

Italiako Erresuma[1], 1861ean Italiako errege koroatu zen Vittorio Emmanuele II.a buru zuen Italiaren bateraketaren (1848-1870) ondoren sortu zen estatua izan zen. Italiako Erresumak, bi mundu gerretan parte hartu zuen. Hain zuzen ere, Bigarrenean parte hartu izanak eraman zuen desagerpenera, 1946an erreferendum bat egin ondoren, non errepublika sistema garaile irten zen monarkikoaren aurrean, azken honek, gerran zehar galdu zuen ospearen ondorioz. Azkenik, 1946ko ekainak 2an, Italiako errepublika aldarrikatu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vittorio Emmanuele II.a, Italiako lehen erregea

1849an, Vittorio Emmanuele II.a, Sardiniako errege eta Savoiako duke koroatua izan zen. Errege hau izan zen, penintsularen zati gehienaren bateraketaren buru izan ondoren, 1861ean Italiako errege koroatua izatea lortu zuena. Honen biloba Vittorio Emmanuele III.ak 1946ko maiatzean Humberto II.a oinordekoaren mesedetan utzi zuen tronua. Urte bereko ekainean errepublika aldarrikatua zen.

1861etik 1922 arte, Italia, sufragio mugatuen bidez aukeratutako legebiltzar bat zuen monarkia konstituzionala izan zen (lehen gizonezkoen sufragio unibertsala 1913an egin zen). Lehen Mundu Gerran lortutako garaipenaren ondoren, Italiak bere lurraldea hedatu zuen, ordura arte Austriar-Hungariar Inperioarenak ziren lurraldeekin: Trieste, Trentino, Hegoaldeko Tirol eta Istria

1922tik 1943 arte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diktadura faxista bihurtu zen, Benito Mussolini lehen ministro bezala zuena.

Kanpo politikari dagokionez, bitartean, Italiako Erresuma (berandu elkartu zelako) Afrikaren banaketatik kanporatua izan zen Berlingo konferentzian. Hala ere, koloniak ezarri ahal izan zituen Libia, Etiopia, Somalia eta Eritrean.

Hegoaldeko Erresuma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko Erresuma (Regno del Sud), 1943ko iraila eta 1944ko ekaina arteko garaia ezagutzen da, Vittorio Emmanuele III.a erregea eta Pietro Badoglio Brindisin ezarri zirenean, aliatuek hartutako lurraldea. Garai hau, Italiako Errepublikaren aldarrikapenarekin amaitzen dena, beste lautan banatzen da.

  • Erregeartea: 1943ko irailak 8ko arratsaldetik, Badogliok, aliatuekin armistizioa adierazten zuen aldarrikapena egin zuenean, Vittorio Emmanuele III.ak Erromatik ihes egin zuen unearekin bat egin zuena, erregea eta bere familia Brindisin agertu ziren arte.
  • Italiako Erresuma: hiriburua Barin zuena, 1943ko irailak 9tik 1944ko ekainak 4rarte
  • Humberto II.a printzearen erregeordetza: 1944ko ekainak 5etik 1946ko maiatzak 9 arte.
  • Humberto II.aren erregealdia: 1946ko maiatzak 9tik ekainak 2 arte, erregea, Errepublika aldarrikatu ondoren erbesteratu zenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Italiako Erresuma (1861-1946) Aldatu lotura Wikidatan