Italiako Kontseilua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Monarkia Hispanikoa 1598an.      Gaztelako Kontseiluak kudeatutako lurraldeak      Aragoiko Kontseiluak kudeatutako lurraldeak      Portugalgo Kontseiluak kudeatutako lurraldeak      Italiako Kontseiluak kudeatutako lurraldeak      Indietako Kontseiluak kudeatutako lurraldeak      Flandriako Kontseiluak kudeatutako lurraldeak

Italiako Kontseilua, edo, ofizialki, Italiako Errege Kontseilu Gorena (gaztelaniaz: Real y Supremo Consejo de Italia, italieraz: Reale e Supremo Consiglio d'Italia) Austriar etxeko espainiar monarkiarentzako italiar kontuez arduratzen zen organismoa zen.

Austrien espainiar monarkiaren gobernazioa, kontseilu deituriko organo espezializatuen bidez egiten zen, eta, erregimena, erregimen polisinodial deitzen zen. Napoli eta Siziliako erresumak koroara, Aragoiko koroaren bidez iritsiz, Aragoiko Kontseilua izan zen, hasieran, Italiako kontuez arduratzen zena. Konplexutasunaren ondorioz, Filipe II.a Espainiakoak, Italiako Kontseilua, Aragoiko Koroako Kontseilu Gorenetik banandu zuen. Ondoren, Milango dukerriko kontuak gehitu ziren.

Presidente batek eta sei buruzagik osatzen zuten: bi Napoliko erresumatik, beste bi Siziliako erresumatik eta beste bi Milango dukerritik (hiru kasuetan, buruzagi espainiar bat eta beste bat italiarra zeuden), aguazil eta idazkariez gain.

Bere eskumenen artean, estatu hauetako izendapen zibil eta militar guztiak, justizia eta ogasun kontuak zeuden.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]