Itaundieta

Koordenatuak: 42°59′41″N 2°10′10″W / 42.99476°N 2.16942°W / 42.99476; -2.16942
Wikipedia, Entziklopedia askea
Itaundieta
Datu orokorrak
Garaiera627 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′41″N 2°10′10″W / 42.99476°N 2.16942°W / 42.99476; -2.16942
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaAtaun-San Martin
MendikatMendikat

Itaundieta Aralarko mendilerroan dagoen mendi bat da. Artzate Haitzak izeneko haitzen zati da. Artzate Haitzek, Arratetako pasabidearen hegoaldean, zerra moztaile baten itxura hartzen dute. Itaundieta, Aralar mendilerroko mendirik txikiena da garaieraz, 627 metroko garaierarekin.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ataungo San Martin auzotik, Arratetako pasabidea igarotzen duen bidexka hartu behar da, Aralar eta Azpildeki erreken arteko banalerrora heltzeko. Azken hau, Bedamako Zelaian dago. Hemen, basabide bat abiatzen da, bere bidegurutzeekin, haitzen ekialdeko aurpegia zeharkatzen duena tontorreraino iritsi gabe. Hortaz, bide hau utzi egin behar da, pinuditik igotzeko, malda handia igaroz. Nahiko galdua dagoen bidezidor batek, lepora iristea ahalbidetzen du, Artzate Haitza eta Itaundieta mendien artean dagoen lepora. Hona, igoera errez bat eginez heltzen da. Gailurra hurrengo tontorrera jarrai daiteke, hau, zailagoa. Beldurrik gabe, hurrengo ebakira jeisten da. Behin ez ohiko toki honetan, hoberena, tontorrera gailur harritsutik heltzea da, helduleku bikainak dituena.

Elezaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itaundieta Mendian kokatzen da Agerre baserria, eta bertan Jentilbaratzeko jentilei buruzko kondaira bat dago.

Sakontzeko, irakurri: «Agerre( mitologia)»
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]