Itsas-energia
| Artikulu honek edo artikulu zati honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu. Lagundu ahal eta nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Itsas-energia itsasoko olatu eta itsasaldietatik lor daitekeen energia berriztagarria da. Kontutan hartu behar da urak Lurraren %70 inguru estaltzen duela.Uraren mugimendu konstantea,energia zinetikoa sortzen du uneoro eta metodo desbedinak erabiliz,energia zinetiko hori elektrizitatean bihur dezakegu.Inbestigazio askok diote ozeano baten energia guztiak(Olatuena,mareena...)ondo aprobetxatzen baditugu,beste energia berriztagarri guztien arteko lortzen den energia bezalako etekina aterako genukeela.
Eduki-taula |
[aldatu] Energia iturriak
Itsasotik hiru energia mota lor daitezke:
- Marea-energia.
- Olatu-energia.
- Energia maremotermikoa.
[aldatu] Marea-energia
Itsasaldiak aprobetxatuz lortzen den energia mota da. Uretan zentral bat eraikitzen da urtegi bat sortuz. Itsasgora dagoenean presako uhateak irekitzen dira, ura urtegian sar dadin. Orduan, itsasgoraren punturik altuenean uhateak itxi egiten dira. Hortaz, itsasbehera heltzen denean itsas-maila urtegiaren uraren mailaren azpitik kokatzen da eta bien arteko aldea gehienezkoa denean, uhateak ireki eta metatutako ura askatzen da turbinetatik pasaraziz eta energia elektrikoa lortuz.
[aldatu] Olatu-energia
Olatuen mugimenduek sortutako energia mota da. Energia lortzeko pelamis izeneko egitura artikulatua erabiltzen da. Olatuen indarrak artikulazioak mugitzen ditu. Ondoren, sorgailu batzuek energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen dute eta geroago, ur-azpiko kable batzuen bidez energia elektrikoa itsas-ertzera bidaltzen da.
Olatu asko dituzten herrialdeetan(Frantzia,Hawaii,California,Euskal Herria...) aukera asko daude energia hau aprobetxatzeko eta etekin on bat ateratzeko.
[aldatu] Energia maremotermikoa
Energia maremotermikoa ur-azalaren eta ur-sakonen arteko tenperaturaren aldeko gradiente termikoan oinarritzen den energia berriztagarria da.Metodo hori erabiltzen da makina termiko bat mugiarazteko eta lan produktiboa egiteko,elektrizitate moduan.
[aldatu] Ikus, gainera
| Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |