Itsas kutsadura

Wikipedia, Entziklopedia askea

Itsas kutsadura edozein ozeanotan aurretik zeuden ingurumen baldintzak aldatzen dituen substantziak sartzean datza. Itsas kutsaduraren % 44a lurretik jasotzen da. Bigarrenik, %33ak atmosfera du iturritzat eta, azkenik, %12a itsasoan bertan sortzen da. 1972an jaso zen moduan, itsas baliabideen gainustiapenarekin eta kostaldeko habitaten galerarekin batera ozeanoetako mehatxurik handiena da.[1]..

Eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agente patogenoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakterioek, birusek, protozooek eta bizkarroiek osatzen dute multzo hau.

Oxigeno agorleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait bizidunek beste hainbat izaki biodegradatzeko oxigenoa behar dute. Hori dela eta, uretako oxigeno kopurua agortzera hel daitezke.

Sedimentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurzoruko partikula disolbagaitzek ura lohitzen dute eta kutsadura eragile nagusienetarikoa dira.

Euria eta haizea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euriak eta haizeak lurrazalean edota airean dauden partikulak itsasoraino garraiatzen dituzte.

Gizakiak eragindakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiok ozeanoak honako ekintza hauexen bidez kaltetzen ditugu:

  • Hondakin-uren isurketa
  • Portuetako jarduerak
  • Gai arriskutsuen garraioa
  • Hondakin solidoen, dragaturiko materialaren eta meategi-hondakinen deuseztapena
  • Lurraren erabilera desegokia
  • Ziklo hidrologikoen erabilera
  • Turistentzako kostalde-guneetako garapena
  • Itsas baliabideen esplotazioa
  • Deskarga termiko eta erradiaktiboak

Ekintza hauek sortzen dituzten kutsadurak era anitzekoak dira.

Hidrokarburoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petrolio eta antzeko hidrokarburoen isurketak ondorio lazgarrienetarikoak sortzen duen itsas kutsaduraren iturri dira.

Boluntarioak Galiziako kostak garbitzen.
Kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isurketa hauen arduraduna itsas garraioak dira batik bat. Tanke-ontziek zerikusi handia dute horrekin. Hasteko, zenbait zisterna-tankek itsasoko ura darabilte lasta moduan eta, gero, itzuleran kutsaturik botatzen dute ozeanoetara. Halaber, mota honetako ontzi anitzek hondakinak ere itsasora isurtzen dituzte. Portuetako zamalanak direla eta (bunkering)[2], urtero 1500 milioi tona petrolio galtzen dira, hau da, garraiaturiko %1a. Zenbait ontzik pairaturiko istripuek ere kalte handia eragiten diete ozeanoei.

Urpetik gertatutakoak ere gehitu egin behar zaio gainontzeko kutsadurari. Esaterako, urpeko hodietako pitzaduretatik irtendako jarioak ura kutsatu egiten du. Era berean, urpean kokaturiko gas zein petrolio putzuak zulatzean, horien barneko osagaien erdia askatzen da uretara. Ura ez ezik, airea eta lurra ere kutsatzen ditu. Dena den, itsasoko petrolioaren ia kopuru erdia lurra du jatorri. Alegia, gizakiok eraginiko hondakinak euriak itsasoraino garraiatzen ditu.

Faktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutsadurak eraginiko kalteen iraupena zenbait baldintzen araberakoa da. Esate baterako, ur epeletan denbora gutxiago behar dute hondakinek lurruntzeko. Beste faktore bat uraren aktibitatea da. Hots, korronteak eta olatu gogorrak jasate dituzten eremuetan gutxiago dirau kutsadurak. Beste muturrera joz, estuarioak eta padurak ez dira inoiz erabat garbitzen. Besteak beste: petrolio mota (findua edo gordina), kantitatea, kostaldearekiko hurbiltasuna, urtaroa eta klima.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioak gero eta larriagoak dira. Izan ere, kutsadura areagotzen ari da.

Uretako animaliengan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konposatu organiko hauek film iragazgaitz bat eratzen dute ur azalean. Itsasoan isuritako petrolioaren desagerpena oso motel gertatu ohi da. Hasteko, beroa dela eta, lurruntzean, hidrokarburo organiko lurrunkorrek uretan bizi diren zenbait organismo hiltzen dituzte, bereziki larba garaian daudenak. Hauetako beste hainbat substantzia kimiko ur azalean metatzen dira, alkaternazko burbuilak sortuz. Hori horrela izanik, ur azalarekin kontaktuan dauden hegaztien lumak eta ugaztunen azala estaltzen ditu. Horrek animalien isolamendu termiko naturala deuseztatzen du eta, horrenbestez, eurek duten flotatzeko gaitasuna ahultzen dute. Azkenean, animalia horiek edo hotzez hiltzen dira, edo hondoratzeaz batera itotzen dira. Petrolioaren beste arrisku bat truke gaseosoa eragozten duela da. Ondorioz, animaliek ezin dute arnasketarik gauzatu.

Lur eta itsasoko kate trofikoen ereduak

Film horrek argi-izpiei uretara sartzea eragozten die, fitoplanktonak egin beharreko fotosintesia galaraziz. Fitoplanktona kate trofiko gehienen abiapuntua izaki, hidrokarburoek elika-kate hauengan eragin nabaria dute. Alegia, zenbat eta fitoplankton gutxiago, orduan eta zooplankton gutxiago elikatuko du. Ondorioz, hainbat eta arrain txiki gutxiagok jan ahal izango dute zooplankton hori. Horrenbestez, orduan eta arrain handi gutxiago elikatu ahal izango dira eta, azkenik, arrain hauek jan ohi dituzten haragijaleek aukera urriagoak izango lituzkete euren buruari jaten emateko. Bestalde, bakteriek emeki degradaturiko geruzen osagai astunak itsas hondoraino doaz. Horrek hondoan bizi diren espezieen biziraupena arriskuan jartzen du, substantzia hauek ez baitira jangarriak. Arrisku hau paira dezaketen bizidunen artean karramarroak, ostrak, muskuiluak eta almejak daude.

Hormonek ere pairatzen dituzte ondorio batzuk. Adibidez, substantzia kimiko hauek feromonengan interferitzen dute, bizidunen oinarrizko eta komunikaziozko hainbat prozesu eragotziz, hala nola: harrapariengandik ihes egitea; sexu-erakarmena; habitataren hautapena edota elikadurari dagozkionak.

Ekonomian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartzak galipot zein beste substantziez beteta ikusteak hondartza horren erakargarritasuna eta horrenganako konfiantza murriztuko da. Horregatik, turista kopurua urrituko da. Era berean, uretako ekosistemetan eraginiko arazoengatik arrantzaleentzat ere kaltegarria da oso, ezin baitute lehen bezainbeste arrain harrapatu. Ondorioz, bai arrantzaleen ekonomia, bai horietaz dependitzen dutenena gero eta konplikatuagoa da.

Konponbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizionalki petrolioa errekuperatzeko modua ura punpatzean datza. Dena den, horrek ur galera handia dakar. Bestalde, bakteria mota batek xantano goma deritzon goma moduko bat era dezake. Hori polisakarido oso likatsua da eta substantziak loditu egiten ditu. Horrenbestez, urarekin nahastuz petrolioa modu ekonomikoago eta errazago batean biltzeko balio du[3].

Mikrobiologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kausak/Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri-kontzentrazio handiak itsasertz-mugan egoteak kutsadura mikrobiologiko karga handia eratzen duten etxe-hondakin kopuruaren hazkuntza ekarri du. Esaterako, gorotzen bidez kanporaturiko bakteriak ez dira onuragarriak, itsasoko ekosistemen aldaketak baitakartzate.

Konponbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeko uren arazketari esker, kutsadura mota honen ondorioak murrizten dira. Hala eta guztiz ere, arazte-tratamendu horrek ez du guztiz mikroorganismoen ezabapena bermatzen. Hori dela eta, onddoak, bakteriak eta birusen desagerpena ez da beti gertatzen.

Metal astunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoko urak berez baditu metal astunen kontzentrazio txikia,zeinak bizidunen garapenerako beharrezkoak diren. Halere, giza ekintzek kontzentrazio hori handiagotzen dute pozoigarri bilakatuz.Adibide ugarienak artsenikoa, kadmioa, kromoa, kobrea, merkurioa, nikela, beruna eta zinka dira.

Kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako giza ekintza hauexek dira kutsadura mota hauen eragileak:

  • Lurreko meategiak
  • Metalurgia
  • Konposatu kimikoen ekoizpena
  • Etxe-hondakinen deskargak
  • Dragatzeak
  • Meategiak kostaldean
  • Urpeko esplotazioak
Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metal astunek hiru ezaugarri dituzte arriskutsu oso bihurtzen dutenak:

  • Toxikotasuna: kontzentrazio maila jakin batera heltzean pozoi bilakatzen dira, heriotza eraginez.
  • Iraunkortasuna: biodegradagarriak ez direnez, urteak eta urteak geratzen dira uretan.
  • Biometaketa: zenbait algek metal astun hauek metatu ohi dituzte eta liseritu ostean, kate trofikoaren parte bilakatzen dira. Horietatik 4500 inguru oso arriskutsutzat hartzen dira (COP). COP deritzen hauek konposaera oso toxikoa dute: dioxonak, bifenilo polikrolatuak eta DDT eta dieldrina bezalako pestizidak. Elementu hauek bizidunen ehunetan pilatzen dira eta, horrenbestez, sistema hormonalaren funtzionamendua aldarazten dute. Ondorioz, bizidunek ugaltze-arazoak eta minbiziak izango dituzte, sistema immunologikoa kaltetuta geratuko zaizkie eta haurtzaroko ohiko garapena aldatzen dute.

Guretzat kaltegarriak dira oso. Izan ere, arrain urdinek COP deritzen horiek pilatzeko tendentzia dute. Hori dela eta, edonork mota horietako arrainak jatean, metal astunak jaten ariko da.

Eutrofizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutsaturiko urmaela.

Gai elikagarriek sorturikoari deritzo eutrofizazio. Itsasokoan hala nitrogenoa, nola fosforoa dira oinarriak, silizea eta oligoelementuekin batera. Metal astunen antzera, proportzioan dago gakoa, hau da, kontzentrazio maila jakin batean onuragarriak badira ere, hortik aurrera kaltegarri bilakatzen dira.

Kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industriak, nekazaritza munduak eta hondakin-urak dira elikagaien isurketaren arduradun. Ondoren, ibaiek eta haizeak itsasoraino garraiatuko dituzte.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaien aberastasunak azaleko geruzetako zein hondaleko algen ekoizpena areagotzen du. Hori dela eta, itsas bizidunen ekoizpena ere handiagotzen da. Elikagai gehiegi egoteak algen ugaritzea dakar eta itsas belarraren gehiegizko hazkundea. Horrez gain, oxigenoaren agortzea eta hidrogeno sulfuroaren ekoizpena, zeinak heriotza eragiten duen, ere ditu ondorio.


Gune hilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gune hilak gehienetan algek sortzen dituzte oxigenoa behar baitute zenbait gai degradatzeko. Honako hau La Jolla, San Diego, Kaliforniakoa da.

Eutrofizazioa dela eta, algen ugaritzea gertatzen da. Askotan oharkabean gertatzen da, nahiz eta oso arriskutsua izan. Alga hauek hil eta deskonposatzean, uretan dagoen oxigenoa darabilte. Horregatik, itsasoan disolbaturiko oxigeno kopurua murriztuz doa eta bizitza eragozteraino hel daiteke, hau da, gune hila izateraino. Industriek ere gune hilekin zerikusia dute. Izan ere, eurek isuritako zenbait substantziek, degradatzean, oxigenoa behar dute.

Organokloratuak eta gai organikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibiderik ugarien eta kaltegarrienak hauexek dira:

  • Poliklorobifeniloak (PCB)
  • Hidrokarburo zikliko aromatikoak (PAH)
  • Tributil eztainua (THT)
Kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pestizidak, bereziki organokloratuak, ingurumenarekiko substantzia kaltegarrienak dira. Konposatu hauen arriskua hiru ezaugarrik areagotzen dute:

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Iraunkortasuna: urteak eta urteak egon ohi dira itsasoan.
  • Biometaketa: hainbat organismotan pilatzen dira eta, ondorioz, gizakiongana hel daitezke.
  • Garraioa: lurrunkortasun eta hidrodisolbagarritasun maila txikia izan arren, uraren zein airearen bidez banatzen dira.

Akuikultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muskuiluen laborantzarako ohiko batea

Landare zein animalien laborantzen ekintzen, tekniken eta ezagutzen multzoa da akuikultura. Lehengaiak, elikagaiak eta abarrak erabiltzen ditugu zenbait bizidunen bizitzan interferituz. Esaterako arrain-hazkuntzako esparruek itsasoetan flotatzen dutelarik, eremu itxi babestuak eratzen dituzte. Hori elkartruke hidriko txar baten adierazle da. Esparru jakin hauek bereziki sentikorrak dira akuikulturak sorturiko elikagaien, antibiotikoen,... isurketarekiko.

Ekosistema naturalean alterazio genetikoak eta gaixotasun zein bizkarroien kutsadura eragiten ditu eta kanpoko espeziak sartzen ditu. Halaber, akuikultura eremuetan gai kimikoen kutsadura ere nabaria da.

Beroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koral arrezifeek inguraturiko uhartea Maldibetan. Koralezko uharriak mundu osoan zehar gero eta gutxiago daude.[4]

Uraren tenperatura igotzeak uretako oxigeno kopurua murrizteaz batera, itsas bizidunak zaurgarriago bihurtzen ditu. Kutsadura eragile honen eragile nagusia eta luzaroan iraungo duena aldaketa klimatikoa da. Esaterako, dagoeneko zenbait koral-arrezifek dekoloramendua pairatu dute.

Kanpoko espezieen sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontziak dira hone arduradun nagusiak. Izan ere, mundu osoko uretan egonda, euren lasta-uretan egunero 3000 espezie inguru garraiatzen dituzte hara eta hona.[5] [6]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hori dela eta, zenbait espezie beste tokiren bat hartzen dute bizileku eta bertako bizidunekin lehia hasten dute. Lehian garaile ateratzekotan, espezie autoktonoen desagerpenaren erantzule dira. Horrenbestez, ekosistema ere kaltetzen dute.

Erradioaktibitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentral nuklearrez gain, kutsadura erradiaktiboaren arduradun nagusiak erregaien birprozesatze plantak dira. Hauek guztiek inguruko eremu zabal bateko itsas baliabide gehienak deuseztatzen dituzte. Esaterako, Erresuma Batuan, Sellafeld-en, arestian aipaturiko planta bat dago. Hala ere, Groenlandiako mendebaldeko kostaldean elementu erradiaktiboen zatiak aurkitu izan ziren bertako algen barnean.

Plataforma petroliferoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petrolioa topatu nahian dabiltzanek prospekzio batzuk egin ohi dituzte lursaila aztertzeko asmoz. Lehendabizikoan, itsas hondoko ezaugarri fisikoak finkatzen dira eta petrolioa aurkitzeko probabilitateak kalkulatzen dira. Horretarako, 215-230 dezibel arteko uhin akustikoak igortzen dira (gizakion muga mina sentitzeko 120 dezibeletakoa da). Uhinen inpaktua dela medio, hondoa lokatz bilakatzen da eta lurpeko zenbait elementu kutsakor askatzen dira, hala nola: artsenikoa, beruna edota bentzenoa. Horrek bertako faunaren jarreran aldaketak eragiten ditu, arrain harrapaketen kopurua murriztuz. Bigarren fasea zulaketan datza. Horren bidez, hidrokarburoen atalean azaldu bezala, petrolio zein beste gas pilo isurtzen dira itsasora.[2]

Estolderia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde askotan hondakinak daramatzaten estoldak eta euria irensteko egindakoak berberak dira. Hori dela eta, eurite bortitzak gertatzean, estoldek gainezka egiten dute, hondakinak daramatzaten urak azaleratuz. Lurrazalean sorturiko korronteak direla kausa, hondakin horiek, modu zuzenean edo ibai baten bidez, azkenean itsasoan bukatzen dute berau kutsatuz.

Gizakiok pairaturiko ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur kutsatuarekin kontaktuan egonda, gizakiok zenbait gaitz paira ditzakegu, hala nola: paludismoa, diabetes, birikien,bronkioen eta trakeako minbiziak, hesteetako nematodoak,difteria,... [7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [1]
  2. a b [2]
  3. [3]
  4. Coral reefs around the worldGuardian.co.uk, 2 September 2009.
  5. [PNUMA."Perspectivas del medio ambiente mundial GEO-3"]
  6. [4]
  7. [GESAMP 2001]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]