Itsas zaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsas zaldia» orritik birbideratua)
Itsas zaldi
Miozeno Goiztiar-Gaur egun
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


[1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaSyngnathiformes
FamiliaSyngnathidae
SubfamiliaHippocampinae
Generoa Hippocampus
Azpibanaketa
Ikusi testua

Itsas zaldia Hippocampus generoaren arrainak dira, Syngnathidae familiarenak. Zaldiarena gogorarazten duen gorputza dute, 20 zentimetrorainokoa eta hezur-plakez estalia eta espiralean kiribiltzen den isatsa. Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi dira, itsasertzetik hurbil.[3].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas zaldia oso ugaria da; berrogeita hamar espezie inguru identifikatu dituzte mundu osoan. Cuvierreko baroiak sailkatu zituen lehen aldiz 1829an. Ia guztiak Hippocampus generokoak dira. Mediterraneoan Hippocampus guttulatus da espezierik ugariena. Gutxi gorabehera, hamabost zentimetro luze da eta mutur luzea du.

Hain ugaria izanda ere, munduko hainbat tokitan espeziea galtzeko arrisku handia dago, haren habitata egoera txarrean baitago. Asian hogei milioi itsas zaldi arrantzatzen dira urtean –txinatar medikuntzarako, besteak beste–, eta arrantza masiboak, tokian tokiko espezie-kopurua ez ezik, espeziea bera ere galzorian jarri du.

Heldutasunera iristen den itsas zaldi bakoitzak milaka kume egin ditzake, baina heriotza-tasa oso handia dute arrainkumeak direnean; gutxi gorabehera, kumeen % 5ek irauten du bizirik itsasoan.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hippocampus kuda
Hippocampus subelongatus

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsas zaldi Aldatu lotura Wikidatan