Itsasaldeko gaskoi
Itsasaldeko gaskoia gaskoiaren azpidialektoa da, Landetako mendebaldeko eskualdean, Baiona inguruan (non gascon de Baiona —«Baionako gaskoia»— izena duen), Girondako hego-mendebaldean (Arcachongo badian) hitz egiten dena.[1] Gaskoiz, gascon maritime esaten diote; edo, tokiko hizkeran, parlar negre edo parlar negue (ahoskera: parˈla ˈnøɣrə, parˈla ˈnøɣə), hau da, «mintzaira beltza», ekialderago eta iparralderago mintzatzen den parlar clar («mintzaira argia») delako gaskoi aldaerari kontrajarria. Itsasaldeko gaskoia egiten den eremua, zehazki, ondorengo hau da: Marensin, Maremne, Seignanx, Peirahoradako barrutia, Landa Handia, Eyre ibaiaren ibarra eta Shalòssa eskualdearen zati bat.[2]
Parlar negre eta parlar clar azpidialektoen arteko ezberdintasun nagusia bokalen ahoskera da, lehenengoan gehiago biribiltzen dituztelako. Adibidez, gaskoi orokorreko /e/ bokala itsasaldeko gaskoian /ø/ bilakatzen dute, ahoskatzean.[3] Hala ere, idazterakoan bietan e (edo é) erabiltzen dute.[4]
Azpidialekto bien artean apenas dagoen desberdintasunik, eta bietako edozein hiztunek erraz-erraz uler dezake beste hizkera. Hau da, biek diasistema bat osatzen dute.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Rectoran, Pierre (1996), Le gascon maritime de Bayonne et du Bas-Adour, Jean Curutchet, ISBN 2-904348-60-3
- ↑ Moureau, Pierre (1997), Dictionnaire gascon-français, français-gascon: suivant les parlers maritimes, Princi Negre, ISBN 2-905007-37-0
- ↑ Lartigue, Philippe (2004ko ekaina), «Le vocalisme du gascon maritime», D.E.A. de Sciences du Langage (Tolosa: Tolosa II-Le Mirailgo Unibertsitatea)
- ↑ «Que parlam: guide de conversation français-gascon (gascon maritime ou "de Bayonne")», Jakin (Baiona), 1996, ISBN 2-911731-02-6
Ikus, gainera [aldatu]
| Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |