Itsaso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau ur eremu zabalei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Itsaso (argipena)».
Itsasoa Ondarraitz hondartzatik ikusia goizaldean, Hendaian

Itsasoa ur gaziko eremu zabala da, ozeanoa baino txikiagoa. Hala ere, neurri edo definizio zehatzik ez daukanez mota askotako itsasoak daude. Batzuetan, laku handiei ere itsaso deitzen zaie.

Euskaraz, itsasoa eta eratorriko hitzak (itsasoratu...) ez dute zertan zehatz-mehatz itsaso bati buruz hitz egin behar (ozeano baten itsasoratzen da, ez ozeanoratzen), edozein kostatik haratago dagoen eremuei buruz baizik.

Itsasoa motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrean dagoen ur guztiaren % 97 itsasoetan eta ozeanoetan bilduta dago, eta lurrazalaren % 71 itsasoa da. Hiru itsaso mota bereizten dira: itsaso zabalak, ozeanoekin zuzenean lotuta daudenak (Kantauri itsasoa edo Karibekoa, esaterako), ozeanoarekin itsasarte baten bidez lotuta dauden itsasoak (Mediterraneoa edo Itsaso Gorria, adibidez), eta, azkenik, itsaso itxiak, ozeanoarekin batere loturarik ez dutenak (Itsaso Hila, Kaspiar Itsasoa, etab.).

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur eremu batzuk itsaso izena hartzen dute, nahiz eta itsaso ez izan. Beste hainbat, nahiz eta beste izen bat erabili, itsasoak dira. Adibidez, golko eta badia. Hurrengo zerrendan izen nahasgarri batzuk agertzen dira:

Itsasoen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano Atlantikoan

Ozeano Artikoan

Indiako ozeanoan

Ozeano Barean

Hego Ozeanoan

Barrualdeko Itsasoak

Itsasoko uraren higidura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoko ura etengabe ari da mugitzen, gainaldeko ura batez ere. Uhinak, itsasaldiak eta ur lasterrak dira itsasoaren higidura mota nagusiak.

Haizeak jotzen duenean, ur azalean uhinak edo olatuak eratzen dira, eta gehienez ere zazpi-hamar metrotako sakonera izaten dute. Itsaso zabalean haizeak uhinak eratzen ditu, baina ez du ur masa aurrerantz eramaten; kostaldera hurbildu ahala, ordea, olatuaren uhinak hondoaren kontra jo eta lehertu egiten dira. Olatuek indar handia har dezakete lehertzean; hala, kosta higatzen dute.

Mareak edo itsasaldiak itsas mailaren gorabeherak dira, eta Eguzkiaren eta, batez ere, Ilargiaren erakartze indarrek eragiten dituzte. Ilargiaren erakartze indarra Eguzkiarena baino askoz ere handiagoa denez Lurrean, Ilargiaren aldiekin batera izaten dira itsasgorak eta itsasbeherak.

Ilargi berria eta betea denean izaten dira itsasaldi biziak eta orduan igotzen eta jaisten da gehiena itsas maila, zeren eta, halakoetan, Ilargiaren erakarpen indarrari Eguzkiarena gehitzen baitzaio. Itsasaldiak askoz ere gorabehera txikiagoak izaten ditu itsaso itxietan (Mediterraneoan, adibidez) itsaso zabaletan baino (Kantauri itsasoan, esaterako).

Itsasoko ur lasterrak itsas azalean edo hondoan higitzen diren ibaien moduko jarioak dira, eta Lurreko beste latitude eta parte batzuetara eramaten dituzte jaiotzen diren eskualdeko uraren ezaugarriak (gazitasuna, tenperatura, etab.). Haize nagusiak eta uraren dentsitate desberdintasunak dira itsasoko ur lasterrak sortzen dituzten bi arrazoi behinenak. Itsasoko ur lasterrak horizontalean higitzen dira azalekoak direnean, eta bertikalean sakonekoak direnean.

Lurraren errotazioarengatik sortzen den inertziak, Coriolisen indarra delakoak, eskuinerantz desbideratzen du itsasoko ur lasterren norabidea ipar hemisferioan, eta ezkerrerantz hego hemisferioan. Ur lasterrak hotzak edo epelak izaten dira, jaiotzen diren lekuaren arabera, eta eragin handia dute tokian tokiko kliman.

Itsasoko ur laster hotzak Lurraren bi buruetan jaiotzen dira, eta tropikoetarantz bideratzen dira handik; aldiz, ur laster epelak ekuatorean eta tropiko aldean jaio eta poloetarantz joaten dira. Gulf Stream izeneko ur lasterra igarotzen da Bizkaiko golkotik; ur laster epela da, Mexiko parean jaiotzen baita, eta Euskal Herriko klima epeltzen du.

Itsasoaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Olatu»

Itsas zabaleko olatuek eta grabitate arruntekoek izan dezaketen goreneko garaierari buruz hainbat iritzi daude, baina orain arteko erregistroen arabera, olatuek 20 metroko garaiera izan dezakete gehienez ere. Dena dela, uhin garaiera oinarri harturik sailkapen hau egiten dute marinelek ageriko olatuentzat:

  • Itsaso barea dagoela esaten da itsasoaren egoera oso egonkorra denean, uhin luzera handiko eta garaiera oso txikiko olatuak, ia ikusten ez direnak beraz, daudenean.
  • Itsaso kizkurra dagoela esaten da olatuak uhin luzera txikikoak eta 25 zentimetro baino anplitude txikiagokoak direnean.
  • Itsaso handia da lau metro inguruko anplitudeko olatuak daudenean;
  • Itsaso oso handia, berriz, lau metrotatik sei metro arteko anplitudeko olatuak daudenean.
  • itsaso zakarra olatuek seitik bederatzi metro arteko anplitudea duten egoera da
  • Itsaso hautsia 9 metrotik gorako anplitudeko olatuak eratzen diren egoera da

Itsas hondoko erliebea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrazalean bezala, itsas hondoan ere haranak, sakanak, ordokiak eta mendikateak daude. Hala, kostaldean kontinentearen itsaspeko ordokia hedatzen da, itsaso zabalerantz okertua egoten den lur zerrenda laua eta sakontasun gutxikoa (200 metro sakon du gehienez ere).

Kontinentearen itsaspeko ordokia bukatzen den tokian ezponda edo aldapa hasten da; ordokian eta ezpondan arroil sakon batzuk izaten dira ibaietako ur lasterrek ebakiak. Ezpondatik itsaso zabalerantz barneratu ahala, itsas hondoko sakana edo ordoki abisala hedatzen da; itsas maila baino 3.500-5.500 metro beherago dago sakana abisala eta bertan biltzen dira, ibaiek eramanda, kontinenteetako sedimentuak.

Sakana abisalean mendikateak edo bizkarrak daude, ozeanoetan zehar kilometro askotan luzatzen direnak, eta mendikate horietako tontorrak bizpahiru kilometrotako garaiera izaten dute. Lurraren azaleko bi plakaren artean eratzen dira itsas hondoko bizkarrak, eta lurpeko indarren ondorio dira. Sakana abisalean badira osin sakon batzuk ere, eta osin horien alde batean uretatik kanpora irteten diren tontor batzuk izaten dira, uharte arku izenekoak.

Itsasoko uraren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazitasuna da, dudarik gabe, itsasoko uraren ezaugarri nagusia; horregatik, gesala ere esaten zaio. Gazitasunarekin batera, tenperatura eta presioa dira beste bi tasun aipagarriak. Eguzki energia da itsasoen bero iturri behinena; hala, ur azalean nabaritzen da, batez ere, Eguzkitiko berotasuna, eta sakondu ahala gero eta berdinago eta gorabehera gutxiago izaten du.

Oro har, itsasoko uraren erdia 13 eta 3,8 graduren artekoa da; horrela bada, itsasoa kontinenteetako tenperaturen erregulatzaile da. Itsasoko urak elementu kimiko asko ditu bere osaketan. Hala ere, itsas azaleko gazitasunak gorabehera handiak izaten ditu; batetik, beroak azaleko ura lurruntzen baitu eta orduan gazitasuna handitzen da; bestetik, ibaietako urak, euriak eta glaziarretako izotz urtuak gezatu egiten dute itsas azaleko ura.

Sodio kloruroa da itsas urak duen gatz ugariena, eta, ondoren, magnesio kloruroa, kaltzio eta potasio sulfatoak, kaltzio karbonatoa eta magnesio bromuroa, besteak beste. Lurruntasuna handia izaten den itsasoetan –tropiko aldekoetan eta itsaso itxietan– are gaziagoa izaten da itsas ura.

Itsaso estralurtarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargiko itsasoak zabaldi basaltikoak dira berez. Lehen astronomoen ustetan ur eremuak zirenez, itsaso izena hartzen dute. Izena latinez dute, hau da, mare, baina baita ere oceanus (ozeanoa), lacus (lakua), palus (zingira) edo sinus (badia).

Ur likidoa aspaldi existitu ahal izan da Marteko lurrazalean. Horregatik, hainbat zabaldi itsaso lehortuak direlako teoriak daude. Handiena Vastitas Borealis da; beste batzuk Hellas Planitia eta Argyre Planitia dira.

Hainbat ilargiren lurrazpian ur likidoa dagoela uste da, batez ere Europa ilargian.

Zientzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaso terminoa Fisika kuantikoan ere erabiltzen da. Dirac itsasoa energia negatiboaren egoeren interpretazio bat da, hutsa barnean hartzen duelarik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsaso Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]