Itsaso Zeltikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Itsaso Zeltikoaren kokapena.

Itsaso Zeltikoa[1] (ingelesez: Celtic Sea; irlanderaz: An Mhuir Cheilteach; galesez: Y Môr Celtaidd; kornubieraz: An Mor Keltek; bretainieraz: Ar Mor Keltiek; frantsesez: La mer Celtique) Irlandaren hegoaldean dagoen Ozeano Atlantikoaren zatiari deritzo. Ekialdean, uretan mugakide ditu Saint George kanala (horrek bereizten du Irlandako itsasotik), Bristolgo kanala eta Mantxako kanala; eta, lehorrean, Galesko Pembrokeshire konderria, Ingalaterrako Kornualles eta Devon konderriak eta Bretainia. Bere hondoaren sakontasuna 50 eta 200 metroen inguruan dabil. Itsaso Zeltikoa oso oparoa da arrainetan, batez ere sardinetan.

Itsaso Zeltikoaren izena 1921an E.W.L. Holtek proposatu zuen, inguruan dituen herrialdeen zelta ondarea aipatu nahian. Jatorriz itsasoaren iparraldea Saint George kanalaren zatia zen, aldiz herrialde askok partekatzen zuten zatiak ez zuen inolako izen jakinik; zenbait ezaugarri geologiko eta hidrologiko komunek zientzialariak ur hauei izen zientifiko bat bilatzera bultzatu zituzten. Gaur egun, izen hori petrolio eta arrantza jardueretako langileek erabili ohi dute.

Ipar eta mendebaldeko mugak ez daude hain argi. Holtek proposatu zuen 200 oineko (366 metro) sakonera eta Bretainiako Ouessant uhartea hartzea mugatzat; Nazioarteko Erakunde Hidrografikoak loxodromiak erabili ohi ditu, eta horiek are hegoalderago daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsaso Zeltikoa Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 50°30′08″N 7°54′52″W / 50.50222°N 7.91444°W / 50.50222; -7.91444