Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde
Itsasoaz haraindiko britainiar lurrraldeak (British Overseas Territory, ingelesez) Erresuma Batuaren subirautzapean eta kontrolpean dauden koloniei deitzen zaie. Lurralde hauek ez dira Erresuma Batuaren zati Ingalaterra edo Ipar Irlandaren modura adibidez.
Gaur egun menpeko lurralde hauek ez ditu zuzenean Erresuma Batuak administratzen. Bakoitzak bere gobernua du eta Erresuma Batua beraien babes eta kanpo harremanetaz arduratzen da. Hori horrela izanik, ez dute Britainiar Parlamentuan ordezkapenik.
Elisabet. II.a Erregina, lurralde horietan Erresuma Batuko erregina bezala ezagutzen da eta menpeko lurralde guztiek onartzen dute beraien erregina gisa.
Lurralde bakoitzak gobernadore bat du Erresuma Batuko monarkak aukeratua —Erreginak— eta "Bere Maiestaren Gobernu"-ko ordezkari bezala jarduten du.
[aldatu] Lurraldeen zerrenda
Angila: The Valley
Santa Helena, Ascension eta Tristan da Cunha: Jamestown
Bermuda: Hamilton
Birjina uharte britainiarrak: Road Town
Gibraltar: Gibraltar
Guernsey: Saint Peter Port*
Jersey: Saint Helier*
Kaiman uharteak: George Town
Man Uhartea: Douglas*
Falkland Uharteak: Stanley
Montserrat: Brades
Pitcairn uharteak: Adamstown
Turks eta Caicos uharteak: Cockburn Town
- * Koroaren dependentziak dira.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- United Kingdom Overseas Territories Association (Ingelesez)